Bertsos - View details   To know more about this section

2002-11-08 Hendaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-11-08 Hendaia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Renteria, Txato
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Unai, epaiketa izan duzun demoa zara. Lizaso, ama, etxean daukazu zain zu heltzean.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-11-08 Hendaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre:
Nik juizio bat nuen gaur ama
tokatu zaigu hartzea:
gasa bota ta atea itxi
hura zan hura trantzea!
Hola zergatik hartu gaituzten
zaila da esplikatzea
nik egin nuna kartel alu bat
euskeraz ere jartzea. (bis)
S. Lizaso:
Euskaran alde jokatzen dezu
beste askoren antzera
bide bakarra hori da eta
ez zazu egin atzera.
Epaiketa hori amaitu eta
berriro zatoz etxera.
Begiak gorri-gorri dituzu
negarrez jardun al zera? (bis)
U. Agirre:
Epaitegira eraman naute
eta gertatu da marka
gu babestera iritsi baita
hara kuadrila aparta.
Pake bidean gindoazen ta
ikusi degu galanta!
Negarrik ez det gaur egin baino
motiborik ez zait falta. (bis)
S. Lizaso:
Lehenago ere biziak gara
hamaika holako istori!
Ta zure ama berriro ere
zalantzan menpe erori:
euskeran alde hitza entzuna
orain hautetsi askori
eta Demoak berriz egurtu
nola ulertzen da hori? (bis)
U. Agirre:
Nik esplikatu behar nizuke
lehenago guri pasia:
ia indarrik ez daukagula
horixe degu guzia;
hartu ta egurtu, egurtu ta jo
hori da hoien auzia...
Mingainetikan kendu nahi dute
zure altzoan ikasia. (bis)
S. Lizaso:
Hori ote da asko ta askok
berekin duten afana?
Horrela bada hartuko zuten
bai alferrikako lana.
Zuri mingainetikan kentzea
ahalegin ustela dana
bihotzeraino iristen baita
bularretik hartzen dana. (bis)