Bertsos - View details   To know more about this section

2002-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2002-08-22 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Tobalina, Jon Ander
Bertsolaris / Authors
Paia, Fredi
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaur, goizean goiz, denbora hartu duzu, eta kartzelan duzun lagun euskal presoa bisitatzera joan zara. Kontaiguzu hark kontatutakoa.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2002-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lagun bat badut Paris aldean
ta izena dauka Manex
gaur goizaldean bisita egiten
haraino heldu naiz kotxez.
Leku oso onak ez daude handik
baina behintzat La Sante ez!
Barrura sartu eta esan dit
"Fredi Bilbon zabiltzanez
lehen tragoa hartu ezazu
kartzelan gaudenen partez". (bis)

Kabinan sartu "Aupa!" esanda
hor hasi gara polito
orduan penak hasten zaizkigu
beti ere gurekiko
funtzionarioak txakurrak legez
ei dabiltzala betiko...
Baina halare holan esan dit
begietara "Mutiko!
Zuek kalean gogor jarraitu
guk ez baitugu etsiko". (bis)

Hori izan da nire bisita
agertu dizuet jada
herri honek behar du adorea ta
goitik beherako patxada
une gogorrak biziagatik
aurrerantza ari gara
esandakoak aipatu ditut
lehen eskatu erara
esandakoak alperrik dira
ezer egiten ez bada. (bis)