Bertsos - View details   To know more about this section

2003-04-12 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-04-12 Bergara Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Gorrotxategi, Jose Luis
Mendiluze, Aitor
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Eztabaida latza dago orain, Iraken eraikuntza dela-eta. Eztabaidak utzi, eta eraikitzen hasteko ordua dela uste du Joxe Luisek. Anjel Marik uste du okerra egin duenak konpondu behar duela. Aitorrek, bien erdian, ea oreka lortzen duen.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-04-12 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.L. Gorrotxategi:
Gerrate batek ondoren txarrak
beti edo gehienean
makinatxo bat odol jario
milaka hondamenean.
Berriz herria eraiki dezagun
gutxin-gutxinez lehenean
diferentziak alde bat utzi
hasi gaitezen lanean. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Goitik misilak, bonba astunak
ez haize ta ez euria
ta ondorean zer egin behar den
hortik dator komeria.
Konturatzen naiz ikusten dula
hemen bakoitzak beria
zakur txistuak konpondu ohi du
zakur hozkaren zauria. (bis)

A. Mendiluze:
Batzuek hala nahi zutelako
urrun zegoen pakea
baina ona da erori dena
jasotzeai ekitea.
Halere batzuk ordaindu behar
han egin duten kaltea
lehen lana da errugabean
hilobiak egitea. (bis)

J.L. Gorrotxategi:
Zakur txikiak jarraitzen dio
zakur haundian zaunkari
eta horrek zer ekarri digu?
Hor heriotzak ugari.
Santu papera hemen egin ta
erru denak bota hari
hemen ez gera inor salbatzen
denok gera pekatari. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Lehen aina diz-diz ez dute noski
Irak zeruko izarrek
erabakia hartu behar da
ta ni hortara netorrek:
amerikarrek egindakoa
konpondu amerikarrek
konpontzen ere jakin behar dik
suntsitzen dakien harrek. (bis)

A. Mendiluze:
Zakurrak zaunka, zakurrak hoska
ta ibili dira bero
"Bota duenak jaso dezala!"
esaten du Peñak gero
baina hildako denak pizterik
ezin degunez espero
ez al lukete eurek jasoko
pakean utzi ezkero? (bis)

J.L. Gorrotxategi:
Gaur harri pilo bihurtu zaigu
horra Bagdag-ko kalea
laguntzaileen faltarik ez zun
eta bat zan hiltzailea.
Xenpelar zanak zion bezela
ni ez naiz gerrazalea.
Hau jasotzeko jarri dezagun
bakoitzak hondar alea.

A.M. Peñagarikano:
Uztarik jaso behar baldin bada
hazia behar da erein
ta hausnarketak egin behar dira
jaunak, hemen, noizean behin.
Gerra hau pizten ibili dana
erruduna da edozein
ez pentsa gero hemen errudun
bakarra izan danik Hussein. (bis)

A. Mendiluze:
Honek eraiki, honek zigortu
ta ni erdian akabo
barka Laxaro baina gai hontan
agian soberan nago.
Irudi latzak ikusi dira
denok nahi baino gehiago
ta alde edo kontra egon behar da
erdibiderik ez dago. (bis)

J.L. Gorrotxategi:
Hemen errudun asko dauzkagu
ez dira bi edo hiru
horren guztian tartean daude
petrolio eta diru...
Bonbaz betetako hegazkin batzuk
suk hartuaz zenbait zeru
pentsatu gero hemen'e denok
ez gaude oso seguru. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Oain konpontzeko zertako jarri
eskusa edo aitzaki?
Yanki gaiztoek zer egin duten
mundu guztiak badaki:
lehen erasoa Afganistani
geroxeago Iraki
Vietnam ere suntsitu zuten
baina ez zuten eraiki. (bis)

A. Mendiluze:
Denok diogu Madrilen eta
Washintonen ez da giro!
"Gaizki egin dute" oihukatzeko
bolumena degu igo.
Petrolioa merke dator ta
ahaztu astiro-astiro
ia benetan kontra al gauden
pentsa dezagun berriro! (bis)