Bertsos - View details   To know more about this section

2003-08-10 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-08-10 Abadiño Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Maialen, udara honetan bidaia luzea egin nahi zenuen, Indiara hain zuzen. Baina zure bizitzako akatsa egin zenuen: Amets gonbidatu zenuen zure bidaiakide gisa. Hasieratik hasi zen kexuka, aski zela esan arte.

Description

Melody
Ludi bizitza abesti gozoz
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-08-10 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Bidai polit bat eskeini nizun
nere kariñoan truke
orain protestan zenbat saialdi
protestan zenbat jardute!
Hemen ez dira hain ondo bizi
ai gizajo zuk ze uste?
Postaletako argazki ederrek
hemen usai txarra dute.

A. Arzallus:
Urrutitikan badu hamaika
zapore edo kolore
urrutitikan iduri luke
dena eder, dena lore
baina hona etorri ta dena txarra
eta eman dut amore
ta okerrago bizitzekotan
etxean egonda hobe.

M. Lujanbio:
Zuk ez dezu nahi ezer ulertu
ta ez dezu nahi saiatu
begik itxita baldin bazabiltz
zertarako abiatu?
Ni ere honek egin nau mindu
lotsatu eta mailatu
baina hain juxtu hona etorrita
hori nahi nuen bilatu.

A. Arzallus:
Han dena zoriona genuen
hemen dena zoritxarra
han dena parre, dena irriparre
ta hemen dena negarra
baina hala're hori ez da ni
amorratzen naun bakarra:
okerrena da mina ikusteko
ordaindu egin beharra.

M. Lujanbio:
Zuk ere etorri nahi izan zendun
ta ez zaite kejatu tira
hemen herrenak ta eskaleak,
hemen umeak begira...
usaia txarra, jana apurra
begiradatan argi da
bazkalosteko dokumentalak
hain mingarriak ez dira.

A. Arzallus:
Gure etxean ere mingarri
suertatzen zen hainbat egun
baina hona etorri ta Euskal Herria
ez ote da ba ezagun
Yacartan ere atentatu bat
izandu zan herenegun
ta nun dagoen ez badakigu
zein gertu sentitzen dugun.

M. Lujanbio:
Hor badaukazu arrazoi pixkat
hor hitz egin dezu argi
gu hemen gaude Indiakoen
zoritxar guztiei adi
kontraesan bat salatzen diot
orain nere buruari:
beti begiak itxi izana
etxeko miseriari.

A. Arzallus:
Paradisuan aurkitu nahia
infernu zuloko giltza
hauxe da, eta gu oporretan
leku beltzetan gabiltza
halare badut poz bat barnean
ta ematen dizut hitza
lehen baino hobea izango dela
gure etxeko bizitza.