Bertsos - View details   To know more about this section

2003-02-15 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-02-15 Bergara Lagun-artekoa
Gai-emailea
Agirreazaldegi, Ainhoa
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean

Description

Melody
Txoriak eta txoriburuak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-02-15 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Amuriza:
Doinua ere aldatuko dut
hori ez baita bromia
zuk badakizu kezka horrekin
neu're nola nagon ia.
Artatse hontan zurezko habe
eta harrizko hormia
dana diagu argitasuna
hau duk hau plataformia.

U. Iturriaga:
Zuk plataformez* entzun dudanez
zeozertsu badakizu
iraila aldean hasita sarri
eman diguzu abisu
baina berriak dantzan dabiltz ta
Xabier galdera bat aizu:
hauteskundeotan listan joaten
Balzak utziko al dizu?

X. Amuriza:
Oraintxe honek erantzunen bat
ipini dit benetan gaitz
Balza jaun horren deklarapenak
irakurriak ditut maiz
zer egingo dut lista hoietan?
pentsatu beharko garaiz:
agintzen badit insumiso naiz
uzten ez badit joango naiz.

U. Iturriaga:
Bat egiten dut zure gogoan
eta bat erabakian
baina ardura sortu zitzaidan
sailburuan aitzakian:
"Señor Amuriza" esaten zuen
behin ta berriz irratian
nik Amuriza bat ezautzen nun
señor zenik ez nekian.

X. Amuriza:
Harritua naiz neu ere nola
aldatu ohi dan bizitza
urte batzuek baditut eta
oraindik hemen gabiltza.
Badakizue ofizio bat
izan nuen apaizgintza
lehen Don Javier izan nintzan ta
orain Señor Amuriza.

U. Iturriaga:
Kuriosoa da bai batzutan
Xabier bertsolaritza
zeure bizitzan errepasoa
ematen hemen zabiltza;
"gintza" atzizkiak dakidanez nik
adierazten du langintza
beraz zehatzago azalduiguzu
zer dan Xabier apaizgintza.

X. Amuriza:
Beltza izena halakoa du
kolore bat da munduan
kolore horrekin nik umetatik
gusto pixkat hartu nuan
ni apaizgaia nintzen garaian
edo ninduten orduan:
ni garai hartan beltz jazten nintzen
zu jazten zeran moduan.

U. Iturriaga:
Ta ze bitxia gerora neuk be
kolore beltza begiko.
Gogoratzen dut behin irratian
nintzela oindino mutiko
zelan Xabierrek kantatzen zuen
bere "Aita izena" ** tinko
zure bertsoak entzuteagatik
trastornau nintzen betiko.

X. Amuriza:
Triste-tristerik ibiltzen nintzan
ni hain beltz jantzi nintzana
pentsatzen nuen baneramala
patu txar baten izana
ta orain Unaik kolorea du
nire apaizgaia zana
oraindik honek jantzi lezake
nik utzi nuen sotana!

U. Iturriaga:
Ez, nik nahiago dut jertse honek
berez duen etiketa
gainera ohituta nago eukitzen
nire praketan brageta.
Zu lasai, Xabier, zure sotanai
ez diot emango buelta
miresmenetik zoramenera
tartetxoa dago-eta.

X. Amuriza:
Miresmena ta zoramena da
hitz gozoenen musika
imajinatzen ari naiz Unai
neure sotana jantzita.
Hura zan prenda goitik beheraino
Jaungoikoak ikusita!
Berrogei botoi zituan harek
ta danak ondo josita!

U. Iturriaga:
Ia korse bat, ia txaketa
ez zan izango hain bigun
baina ez zinen zu sentiduko
haren barnean hain ilun.
Botoiak oso ondo josita
zelan zeunden zu jakitun
bat askatzeko asmoaz hasi
ta denak soltau zenitun.

X. Amuriza:
Ai zer nolako fedea eman
zigun Jainkoan ogiak!
Barre-algarak ere baditu
hortaz nire memoriak;
sotana haren botoiak ziran
danak kolpez eroriak
hau milagroa bere tokian
segitzen dula txoriak!

U. Iturriaga:
Itxi zenduan sotana hori
alboan badaezpada
eta ordutik bertsozaleok
zorionekoak gara.
Orain txorian kontuak Xabier
lasai albo baten laga
lehenago esan duzun moduan
oilarren liderra zara.