Bertsos - View details   To know more about this section

2003-10-26 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2003-10-26 Mungia Jaialdia
Gai-emailea
Beitia, Iñaki "Arbildu"
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Jon
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jon, gaur, ehizean joateko, goizean goiz irten zara etxetik. Atarian Unai alabak bere mutil-laguna aurkeztu dizu.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2003-10-26 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Unai Iturriaga

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Enbeita:
Gaurko gazte hauekaz
badago bakoitzik
erantzuteko alaba
ia ez daukat hitzik.
Saltan zagoze biok
ez al dago hotzik?
Etxean kabitzen da
zuek bion gorputzik. (bis)

U. Iturriaga:
Lasai kanpoan ondo
emon dogu gaba
orain ezautu gura
gendun portalada.
Igor dauko izena
jakin bada ez bada
bestelakoa baina
hau be ehiztaria da. (bis)

J. Enbeita:
Hasieran senetik
egin nau atara
baina bihotzean jo
egin daust aldaba.
Alaba bizkorra da
ikusi da hara
ni baino ehiztari hobea
egin da alaba. (bis)

U. Iturriaga:
Gabaz ehiztari sena
jatenez gailendu
nere txori hau nahi dot
ondoan mantendu.
Ehiztari ona da ta
meritoik ez kendu
ze eskopeta daukon
jakingo bazendu! (bis)

J. Enbeita:
Ene alaba ez da
hain tontoa aitte
neuk ere izan neban
hainbeste egitte
baina gaurko giroa
ondo ikusitte
seguru han daukala
polbora bustitte. (bis)

U. Iturriaga:
Umoretsu heldu da
gure aita zaharra
polbora deuko berak
ardura bakarra.
Bustite dagoela
ez da arrazoi txarra
neuri be iruditu jat
bai umel samarra. (bis)

J. Enbeita:
Sinesten dautsut zala
nahiko umel samar.
Ibiliko zineten
kaleetan zehar
baina ez uste daunik
horrenbeste indar
tiro bat botateko
gaba dana behar. (bis)

U. Iturriaga:
Nire erantzunagaz
ez dau gustora oso...
Zer pasatu behar zan
jakin baleu atzo!
Hau tirolari ona
dugu hau aitatxo
Burgosera joan barik
hamaika kartutxo. (bis)