Bertsos - View details   To know more about this section

2004-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Luberri. Bertso Lurra Berritzen (1. 2004-2005)
Performance
2004-12-06 Orio Jaialdia
Gai-emailea
Iturain, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Gurrutxaga, Iñaki
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Senegaldik Oriora etorri eta hemengo bapore batean arrantzan hasitakoa zara Maialen. Iñaki, berriz, arrantzan aspalditik dabilena da. Gaur, arrantzan ari zaretela, zaintza edo guardia tokatu zaizue, eta hizketan ari zarete. Itsasoa bare eta zerua oskarbi daude.

Description

Melody
Nere gogoa hegan dijoa
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Antzeko dira gure izerdi
neke eta ahaleginak
antzeko dira sare haundiei
tiraka gure ekinak;
nik azal beltza, zu azal zuri
horra kolore jakinak
itsasoan ez mugarik baina
hemen ere desberdinak.

I. Gurrutxaga:
Denbora asko pasa ondoren
lehenbiziko arraien zai
guardia gero tokatu zaigu
haseran ez nengon lasai;
kolpe batean begiratua
diezu bion azalai
desberdintzaile ditugu mugak
baina batzaile ere bai.

M. Lujanbio:
Zerk batzen gaitu? Zer da berdina?
Zerk ekarri nau honaino?
Beti ihesi, beti eskapo
berdin oskarbi nahiz laino;
sare haundia botatzen da ta
arraia ekarri goraino
nik arraiaren antza gehio det
arrantzaleana baino.

I. Gurrutxaga:
Nunbait arraian antza omen du
lehenengo begiratura
baina horregatik ez naiz kezkatzen
segi lanaren kontura;
Euskal Herrian ta Senegalen
itsasoa abentura
muga haundiak izanagatik
olatua olatu da.

M. Lujanbio:
Olatu batek eraman nindun
nere herritikan kanpo
eta Orion geratzerikan
ez nuen uste egundo.
Nahiz ta jendeak erdi babestu
nahiz beiratu erdi ondo
senegaldar bat sekula ez da
oriotarra izango.

I. Gurrutxaga:
Baina hala're ez zaitez damu
hartu zenuen aukeraz
bizitza han ta bizitza hemen
ez da ateratzen erraz;
hartu sarea ta tira gora
hori da onena beraz
arrainak ez du entenditutzen
senegalez ta euskeraz.