Bertsos - View details   To know more about this section

2004-10-01 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-10-01 Urnieta Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jakina da Euskal Herrian bertsolariek fama pixka bat baduzuela. Zuk, Amets, fama hori oso ondo daramazu. Zuk, Maialen, ordea, ezin duzu jasan fama hori.

Description

Melody
Elizan sartu ziradenian B
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-10-01 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Dozena begi beti gainean
fama dalakoan truke
txutxu-mutxuka gure inguruan
jo ta fuego dihardute
"Bota bertso bat, bota bertso bat!"
bizkarrean jota fuerte...
gozoak dira txaloak baino
alde iluna badute.

A. Arzallus:
Alde ona da ni oso lasai
bizi naizela Hendaian
jendeak pixkat ezagutzen nau
Urnietan ta Pasaian;
nahiko aldarte onean datoz
nahiko itxura lasaian
eta indarra hortik biltzen dut
triste nabilen garaian.

M. Lujanbio:
Igual Hendaia diskretoa da
luze hara autopista
baina Gipuzkun sufri liteke
sufritu litekeen pixka
nola jendeak ez dun bereizten
pertsona eta artista
baina arazoa ez da bertsoa
baizik eta telebista.

A. Arzallus:
Hara, Maialen, zortzi urteko
ume tropa bat demagun
ta haunditan zer izan nahi duten
galdetu zaiezu egun;
ez dute esango "Ni futbolista"
edo "Nik bertsotan jardun"
esango dute "Nik haundituta
izan nahi nuke ezagun".

M. Lujanbio:
Ume txikiak omen dabiltza
eskolan larri ta estu
nahi luketena famatu izan
ta telebistan aurkeztu;
beren gogoa beren ametsa
ezin dezaket babestu:
famatu denak, ezagun denak
intimidaderik ez du.

A. Arzallus:
Ez al duzu nahi egoera hori
fama horrekin trukatu?
Ez al duzu nahi jendearekin
aurrez aurre burrukatu?
Begira hasi txapelketan ta
txapelarekin bukatu...
zurekin harro ez daudenikan
ez zaidazula ukatu.

M. Lujanbio:
Txapelak eta txapel kontuek
ipintzen gaituzte altu
baina horrek ere bi alde ditu
bi aurpegi ta bi datu:
txapela jantzi nunean nahi nun
hura betirako hartu
biharamunean kasi nahio nun
han barruan ezkutatu.

A. Arzallus:
Norberak bere barruan ditu
mila arazo eta su...
inkonformista hutsa zera-ta
alperrikan zabiltza zu;
orain ezagun zarenez gero
horregatik zabiltz kexu
eta izango ez zarenean
gero izan nahiko dezu.