Bertsos - View details   To know more about this section

2004-02-13 Hondarribia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-02-13 Hondarribia Lagun-artekoa
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean

Description

Melody
Kontu barri bat suzedidu da II
Stanza name
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-02-13 Hondarribia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Sebastian jarri zaitez mesedez
harutza begira ia
neska berri bat azaldu da gaur
Paristikan etorria.

S. Lizaso:
Neska gazte bat horra Paristik
bere gogoan segidan...
gure garaian umeak ere
handikan etortzen ziran.

A. Egaña:
Paristik hona gu ekartzea
ez gendun izango mauka
zu ekarri zinun zigueñak behintzat
moko okerra baitauka.

S. Lizaso:
Ia sei kilo eta ni nintzan
zikoinarentzat kaltean;
amak esana: etorri nintzen
baina traktore batean.

A. Egaña:
Zigueña ia nekatu egin zen
nere uste apalean
ta azkenean ekarri zuten
transporte espezialean.

S. Lizaso:
Arrazoi dezu neuk ere banun
bai gauza horretan sena;
aitak esana izan behar du
transporte espezialena.

A. Egaña:
Zuk azkoitiarra izan behar zendun
nik uste zigueñak moduan
baina zikoinak nekatu eta
Azpeitin utzi zintuan.

S. Lizaso:
Nahiago nuen bai azkoitiarra
izan banintza bizitzan
azkoitiar gehienak bezelaxe
gustora biziko nintzan.

A. Egaña:
Igual Azkoitin utzi zintuan
zerbitzu bete-betian
ta Azpeitira iritsi zinan
hirugarrengo botian.

S. Lizaso:
Erdi bidean eta Loiolan
jatetxe ederrak daude
eta sekula ez naiz etortzen
Loiolan gelditu gabe.

A. Egaña:
Baina Loiolan erori balitz
a ze kolpea soinian
nola Sebastian eroriko zen
kupularen gain-gainian!

S. Lizaso:
Azpeitiraino iritsi nintzen
ez zan neretzat kaltera
patroia ere San Sebastian da
hortik kontuak atera.