Bertsos - View details   To know more about this section

2004-01-30 Aizarnazabal Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-01-30 Aizarnazabal Lagun-artekoa
Gai-emailea
Aiertza, Mikel
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean

Description

Melody
Txoriak eta txoriburuak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-01-30 Aizarnazabal Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Biok bastante juxtu gabiltza
ez al da bistan nabari?
Orain gutxikin asko degu ta
lehen gutxi ez zen ugari
baina aitzakia aizu Sebastian
ez bota inpernuari
suari baino beldur gehiago
izan diogu urari. (bis)

S. Lizaso:
Gauzik onena izango degu
urai neurria hartzea
nahiz zarauztarrak normala degun
gauza hori aipatzea;
arriskutsua izan liteke
ur haundietan sartzea
ta miraria ez al izango
baso baten itotzea? (bis)

A. Egaña:
Basoka uretan itotze hori
ez da inorentzat errez
bat baino gehio sumatu det nik
horrelakotan negarrez.
Lizaso ere holakoa da
aitortu nahi nuke aurrez;
hau itoko da ur baso baten
itotzearen beldurrez. (bis)

S. Lizaso:
Bertsolarien golfo fama da
agian geure kalteko
ta fama hori aldatu nahian
gabiltza borondateko;
gaur bertsolari gazte batzuek
hemen ditugu tarteko
ta formal samar izan nahi degu
ejenploa emateko. (bis)

A. Egaña:
Ez nago ados inundik ere
esango nuke bestela:
iruditzen zait ur tragoana
itxura ona ez dela;
eredu ona izatekotan
zuk esan dezun bezela
betiko gisan edan dezagun
ta hori ikas dezatela. (bis)

S. Lizaso:
Hara, Andoni, hanka sartzea
egin dezu dexentea
ez edateko albotik Joxek*
basoa dizu betea.
Normal ibili, hori badezu
daukazun borondatea
normala al da kafe tazatik
zuk whiskia edatea? (bis)

A. Egaña:
Bertso kontuan ezer'e ez da
kasualitate izaten
kafe taxatik zertan ai naizen
saiatuko naiz esaten:
hemen ari naiz disimuloan
eta neurrian edaten
lehengo aitonen postura zein zan
gazteek ikas dezaten. (bis)

S. Lizaso:
Zure asmoa ez zala hori
hain da gauza nabarmena
ta sekretua argitze horrek
zuri eman dizu pena.
Gauza bat bada lehengo zaharrek
garbi esaten zutena:
"Disimulatzen saiatzen dana
nabarmentzen da gehiena". (bis)