Bertsos - View details   To know more about this section

2004-05-09 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-05-09 Abadiño Jaialdia
Gai-emailea
Amuriza, Xabier
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Irudika dezagun garai bateko eskola: horma erdian gurutzea, ezkerrean Francoren eta Primo de Riveraren irudia, eta mahai gainean makila.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-05-09 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Oroitzapenan leihoa
maisu zaharrak ireki
barrura begiratu nahi
nuke poliki-poliki;
ona ta txarra bereizten
oroimenak ai, baleki!
Batzuetan nahasten ditu
gauz nahasia izaki
Franco, Primo de Rivera
ta Jesukristo aterki
gogoan daukat aurrean
izaten nitula beti
ikastolan belauniko
ez nintzan egon ederki...
denbora pasa da baino
oraindik ez gera jeiki.

Ez ziran ordu ederrak
motzak balira sikira!
Diktaduran ondorenak
eskolan erdi-erdira
relijio española
gero latigoa tira
behatz muturrak urratu
urratu kopetan jira...
Nolako oroitzapena
ai ahaztu izan balira!
Orduan ez zan mobilik
baina erlojua di-da
Franco, Primo de Rivera
joanak dira lur azpira
ta ni poztuko nitzake
berriz pizten ez badira.

Ezin belakoan ahaztu
urte ilunen itzala
burua aldatu nahian
gogotikan zebiltzala
kultura eta hizkuntza
bereiztu nahian ezpala
nunbait barrutikan eman
gure erantzun zitala.
Zerbait aldatu al da gauza?
galdetu nahi nuke hala
ordun klasean erderaz
agintzen zuten bezala
baina kanpoan euskeraz
hori zelako normala
ta orain konturatzen naiz
orain alderantziz dala.