Bertsos - View details   To know more about this section

2004-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2004-08-03 Usurbil Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Sebastian gotzainari bisita egin dio Anjel Mari Usurbilgo apaizak, Erromako zenbait erabakik -preserbatiboak direla, homosexualen ezkontzak direla...- sortzen dizkion buruhausteak direla eta.

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2004-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano:
Beti ontzat hartu det
eleizan morrontza
ta aspaldian bada
buila eta hotsa!
Nik onartu behar al det
bi andran ezkontza? (bis)

S. Lizaso:
Beraz aurkitzen zera
kezkaz eta minez
uztarketa ez dezu
hartzen atseginez
baina errespetatu
itzazu gutxinez! (bis)

A.M. Peñagarikano:
Kezka ugari dauzkat
burura igoak
ta kezkatzen nauenak
SIDA motiboak
libre utzi behar al ditut
preserbatiboak? (bis)

S. Lizaso:
Ez zaizu falta zuri
kezka ta marmarrik
eskerrak ez daukazun
zuk lehengo indarrik!
Lasai, adin horretan
ez dezu beharrik. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Euskal Herriak dauka
fedean hainbat gaitz
hemendik urtetara
aizu, hiltzen banaiz
andren bat izango da
Usurbilgo apaiz. (bis)

S. Lizaso:
"Hemendikan gero zer?"
da zure trantzea
liteke emazteak
apaiztzat hartzea
pena izango dezu
ez ezagutzea. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Beste gai batekin'e
jendea jo ta su...
nahi gabe eon badira
mila enbarazu
ta abortoei buruz
ze esaten didazu? (bis)

S. Lizaso:
Ia ulertzen dezun
orain nik esana:
zuk dadukazun kezka
hutsala da dana
ez baitago hiltzerik
jaiotzen ez dana. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Nerekin nik gogoan
zenbait mandamentu
ta konpondu ezinean
makinat asuntu...
Eskerrik asko eta
agur Aita Santu! (bis)

S. Lizaso:
Burutik joan ote dan
hasi naiz kezkatzen
hain jota zegonikan
ez nuen pentsatzen:
obisporikan ere
ez du ezagutzen! (bis)