Bertsos - View details   To know more about this section

1999-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-09-13 Bermeo Jaialdia
Conductor
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aiton-amonak zarete. Gaur, oheratzerakoan, eguneroko pastila hartu du aitonak eta ez dakigu herratu egin den edo, ohean, ezohizko mugimenduak nabaritu ditu amonak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Ene aitona, mugimentutsu
nabaritzen zaitut hemen,
Turkiako terremoto hori
ikusi eta ondoren.

S.Lizaso:
Motiboa zer izan ote dan
orain ez zaio inporta,
benga Joxepa prestatu zaitez,
sasoi betean nago ta!

Egaña:
Zerbait egiteko asmoakin
ene Nikolas gaiztoa;
garai batean amets nuena
orain da amesgaiztoa.

S.Lizaso:
Ez ikaratu, ametsa ez da
horren gaiztoa izango;
jakin nahi nuke, beste traste hori
lehengo lekuan al dago?

Egaña:
Nere trastea lehengoa degun
ez da gauza segurua,
badaezpada're hartu ezazu
instrukzio liburua.

S.Lizaso:
Zer arraiotan hasiko gera
adin honetan horrela!
Pixkabanaka egingo degu
garai batean bezela.

Egaña:
Nik ez dut bate gogorik baina
hasi zaitez zu xuabe,
nik animatu egingo zaitut
batere mugitu gabe.

S.Lizaso:
Amonak hemen borondatea
gehiegi ez du azaldu,
jolas osoa izango bada
portatu egin behar du.

Egaña:
Buelta eman ezazu Nikolas,
egin loaldi mardula;
bihar lagunei lasai kontatu
zertxobait egin degula.

S.Lizaso:
Zertxobait soilik izango degu
noski geure kalterako,
bihar gauean berriz pastilak
dobleak hartu beharko.

Egaña:
Jergoi gainean saltoka hasi
ohitura dezun bezala,
seme-alabek pentsa dezaten
horretan ari gerala.

S.Lizaso:
Hemen hizketan luzaro jardun,
noski gure kalterako
eta eguna argituko du
guk ezer egiterako.

Egaña:
Zu ixkoaren salida dezu
ta zezenaren hasera,
baina minutu bat juaterako
zurrunkaz hasiko zera.

S.Lizaso:
Zure ondoan nik lo hartzen det,
hain aspergarria zera!
Bihar kanpora joan behar det
puxka bet antrenatzera.

Egaña:
Nahi dezuna egin ezazula,
eskertzen dizut, estima;
agur Nikolas ondo lo egin,
"abe Maria purisima".