Bertsos - View details   To know more about this section

1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-03-19 Irun Jaialdia
Conductor
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Betidanik izan dituzu zakurrak gustuko eta etxean orain ere mordoa, mota guztietakoak dauzkazu. Gaur, kalean zoazela, zure aurrean ikusi duzu nola txakur batek ume bat harrapatu eta hil zorian utzi duen. Kontatu zure burutapenak.

Description

Melody
Bizia ez da nehoiz egoiten
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txakurra dala eta ez dala
aldatu zait umorea,
egia garbi, eman behar zaio
hemen bakoitzai berea.
Hor ikusi det eszena txar bat,
hori da pizti parea!
Segurtasuna segurtatzeko
ez al da askoz hobea?:
soka berean lotu behar dira
txakurra eta jabea. (bis)

Hor ikusi det ume gaizto bat
arnasa erdi itoa.
Azkenaldian zurrumurrutan
bete zaigu lapikoa.
Kate gogorra ala biguna,
ez al da jada nahikoa?
Piztia pizti izan da beti,
ez da gezurretakoa
eta piztiak zer egiten du?:
guk erakutsitakoa. (bis)

Debate hori berriro dago
gaurko plazaren erdian;
batzuk gezurrez ari dira ta
beste batzuek egian.
Arriskuren bat badagoela,
izan liteke agian.
Hipokresiak utzi ditzagun
ta jarri haien begian,
txakurrak lotu ditzagun baina
maitasunaren harian. (bis)