Bertsos - View details   To know more about this section

1999-10-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-10-23 Zegama Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Egaña, Andoni
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gipuzkoako herri arteko txapelketan elkarren kontra aritzekoak dira hauek, Zarautz Jai Txiki eta Azpeitia Oñatz taldeetan. Baina justu txapelketa honetan, fase honetan behintzat, ez zuten elkarren kontra aritu nahi; elkarri beldur pixka bat badiote, ez dakigu zergatik.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-10-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Guk dabilkigun suerte ona're
ez dabilkigu hurrean,
behin behar eta tokatu gera
egokiera txarrean.
Joxek beldurra sortzen dit neri,
hala da derrigorrean,
oiloa beti izutzen baita
axeriaren aurrean. (bis)

J.Agirre:
Pizti gaizto bat bezela ere
tratatzen naute nolanahi,
bainan Egañan inguruan ni
joango nitzake noranahi.
Bertsotan honen erdirik ere
naizenik ez det esan nahi;
bildurrik ez dit ematen baina
errespetua latza bai. (bis)

Egaña:
Erdi usteko bat ta erdirekin
ez naiz fiatzen sekula;
sorteo hori guretzat ez da
tokatu oso mardula.
Galdu ezkero aitonagatik
egingo digute burla
ta irabazita esango dute
meriturik ez degula. (bis)

J.Agirre:
Zeresan franko jarri litake
batean eta bestetan,
txapelketa horren gorabeherakin
asko ai dira hizketan.
Andoni Egaña gaur aitonari
burla egiteko ustetan,
nere tamaina izango al zera
oain nik dauzkatan urtetan? (bis)

Egaña:
Zu kontrario tokatu eta
galdu det nere patxada,
pentsatzen baitet aitona honek
emango digun pasada.
Faborito zeu ikusten zaitut,
Joxe egitan hala da;
peligroso da aitona zaharran
azkenengo buztankada. (bis)

J.Agirre:
Zuk esan dezun elementu hori
indartsu ez dadukat nik,
bainan orandik ez zazula uste
azkena izango danik;
eta bertsotan probauko gera
gu Oñatira juanik,
nahiz galdu edo nahiz irabazi
gero eskua emanik. (bis)