Bertsos - View details   To know more about this section

1999-08-23 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-08-23 Ibarra Jaialdia
Conductor
Aranalde, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Joxeri komeria gertatu zaio berak esanda jakin dugunez: hona etortzerako goizean janzten hasi da eta hor erori zaio galtzetako botoia; eta galtzak eta botoia eskuan dituela joan da bere andrearengana eta "hauxe josi beharko didazu" esan dio. Andreak telebistatik begirik kendu gabe "jostorratza eta haria hortxe dauzkazu" erantzun dio.

Description

Melody
Elizan sartu ziradenian A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-08-23 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Agirre:
Beste modutan konpondutzeko
guk bagenduen ustea,
aitortu gendun maite gendula
itxuraz bata bestea;
ustegabetan atera zait nei
hau emazte desastrea,
pentsatu zazu josten hasteko
ni ez naizela sastrea.

Lujanbio:
Neroni ere ez naiz jostuna
gauzak garbi kontatuta,
botoia hautsi duela eta
orain andrearen kulpa;
beti emaztean babes goxoan
ezingo dezu ezkuta,
konpontzen ere jakin beharko´zu
puskatzen badakizu-ta!

J.Agirre:
Ez nuan uste gertatutzerik
sekulan holako jira,
umiltasuna baldin balu ere
hutsa litzake sikira!
Gizonan galtzak baztertu eta
telebistari begira,
garai bateko andre on haiek
nora juan ote dira?

Lujanbio:
Andrean kulpa egiten dezu
lotsa haundirikan gabe,
baina nik beti ezin det egin
zure alde, zure mesede;
azken aldian gure etxeko
janak egin ditu bere,
tripak galtzeri eutsiko die
botoikan gabe ere!

J.Agirre:
Tripak galtzari eutsiko die
hala esaten da aria,
lanik egin nahi ez duen batek
beti holako komeria;
garai batean maite zun honek
jostarratza ta haria,
orain ederki baztartutzen du
aitona erdi eria!

Lujanbio:
Urteen joanez gure aitona
ari da beheruntza jaisten,
baina halare andriai gauzik
ez diozu erakusten;
zure edadia ikuilurako
ta laneako nola ez den,
zuk ere hasi biharko dezu
punto egiten ta josten.

J.Agirre:
Holako gauzak utzi itzatzu
andrea alde batera,
bide hortatik ezin gindake
martxa onikan atera;
gero ta gehio maite behar dala
asko dua esatera,
maitasuna ere joan zaizu zuri
sasoiarekin batera.

Lujanbio:
Urte mordo bat ondo-onduan
pasatakoak gera gu,
egin dizkizut mila mesede,
beste hainbeste enkargu;
baina ze nahi zu, urteen zama
bizkar gainean dakargu?
Gu biak'e behin josi ginan ta
josia lasaitu zaigu.