Bertsos - View details   To know more about this section

1999-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-08-15 Zizurkil Jaialdia
Conductor
Kazabon, Antton
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Maialenek egundoko parranda bota du. Goizeko seietan, hala ere, kotxean sartzeko intentziotan dabil. Baina ezin du atea ireki. Azkenean kotxearekin hasi da hizketan, Andoni kotxearekin, hain zuzen.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Gaur egin det parranda
berebizikua,
halare gidatzeko
det indar nahikua;
zabal zazu atia
demonio kaikua,
zu atzo ez al zinan
automatikua? (bis)

Egaña:
Albotikan esan dit
"atea ireki";
gaurkoan nagusiak
edan du galanki,
balantzaka hasita
lurrean da aurki,
hori ez zaizu pasako
automatikoki! (bis)

Lujanbio:
Hau da kotxe harroa
ni eroi, bai zera!
Nahiz ta ibili naizen
aurrekoz atzera;
zabal zazu atia
nere esku ertzera
edo kristalik gabe
geratuko zera! (bis)

Egaña:
Lehengoan mozkortu zan
ta gaur ere berdin,
bost kolpe bota dizkit,
bostetan huts egin;
gaurko gau giro hori
ez al da atsegin?
Aizu, erruedetan
pixarik ez egin (bis)

Lujanbio:
Erantzun egiten dit,
gainera parrezka;
ez da ez txarra izan
gaur gaueko festa,
halare atearena
ez da azken kezka,
etxerako bidea
badakizu, ezta? (bis)

Egaña:
Gaurkoz hobe zenuke
etxera joan gabe,
atea zabalduko
dizut parez pare;
mozkortxio pasatu
umil eta bare,
neronek etzango det
asientoa're! (bis)

Lujanbio:
Beraz bota nahi dezu
siloia atzera,
nahiz ta ni ez iritsi
hori eskatzera;
norbait baldin badago
geldi bide ertzera,
norbaitek eramango
gaitu gu etxera (bis)

Egaña:
Neska gazte honekin
a ze pelikula!
Dakarkien legatza
ezin disimula;
hain mozkorrik ez nuen
ikusi sekula
ta gero niri jarri
BB matrikula! (bis)