Bertsos - View details   To know more about this section

1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa
Conductor
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Kartutxo bakar bat geratzen zaion eskupeta eskuan duen ehiztariaren aurrean zaudete biok. Zu, Jexux Mari, azeria zara eta, zu, Amaia, basurdea. Ehiztaria dudan dago tiroa nori bota eta zuek dudan zaudete nor salbatuko den.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Ehiztari zahar honekin
nolako borroka,
pizti geran denori
hor dabil mokoka!
Biotatik aukeran
hobe zuri bota,
tiro bakarrarekin
ez zaitu hilko-ta! (bis)

A.Agirre:
Eskopetai begira
egonak luzaro,
heriotza dakusat
geroz ta hurbilago.
Aprobetxatzekotan
hau hobeto dago,
ni barru ta kanpotik
lokaztuta nago. (bis)

Irazu:
Zu ustelduta zaude
ta ni gori-gori,
nahiko oilasko janda
bizkar gaina lori;
zuretzat har itzazu
tiro bat edo bi,
azeriak nahio du
zepoan erori. (bis)

A.Agirre:
Azeria maisu da
azerikerian,
baina ez da libratuko
oraingo aldian;
jo azeriai tiro
kopeta erdian,
jarri disekatuta
etxe atarian. (bis)

Irazu:
Disekatzea degu
sekulako marka,
neretzat litzateke
aspertze galanta;
arriskurik ez degu,
besteik ez da falta,
ehiztari famatua
Iturriaga da-ta! (bis)

A.Agirre:
Ehiztaria Unai da,
biontzat mesede,
apunteri kontuan
ez baitegu trebe;
geldi geratuko naiz
bere parez pare,
ez baikaitu hilko ezta
hogeirekin ere! (bis)