Bertsos - View details   To know more about this section

1998-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Xenpelar Saria (15. 1998. Errenteria)
Performance
1998-12-08 Errenteria Sariketa
Conductor
Lersundi, Mikel
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Donostiako denda batera heldu zara eta atean txartel bat ikusi duzu, adierazten duena kanpoko zenbait hizkuntza ezagutzen dituztela. Txartelean hau jartzen du: "On parle français; english spoken; se habla español".

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On parle français, english spoken,
jartzen du hurrenez hurren
eta ondoren gaztelaniaz
ez ote dago nabarmen?
Gipuzkoako hiriburuan
ez nago hain lasai hemen;
denda bitxi hau bezeroentzat
erabat egoki omen;
internazional izan nahi dute
nazional izan baino lehen. (bis)

Ate aurrean paratu eta
zer-nolako ikusmira,
liluraturik begiratua
ezin baitut erretira!
Nere hizkuntza ez da ageri,
buruan hainbeste bira;
sartu ta zerbait adierazteko
indarrik banu sikira!
Haundiustetan azaldu nahi ta
txikiak geratu dira. (bis)

Sekulan ez naiz sentitu izan
hain egoera larrian;
txistua ezin igaro nabil
une hontan eztarrian.
Barrura sartu ta itzulpena
egin modu ederrian;
gure hizkuntza goraipatuko
diet guztien aurrian,
gure hizkuntza ez bada maite
nun eta Euskal Herrian. (bis)