Bertsos - View details   To know more about this section

1998-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñaki Zelaia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1998-06-24 Andoain Jaialdia
Conductor
Lujanbio, Maialen
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Zelaia, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hemen dauzkagu Andoaingo alkatea, Irazu, eta bere aholkularia, Zelaia. Azkenaldi honetan arduratuta dabiltza herri eta hiri inportante guztiek badutelako beren ikurra -Guggenheim, Kursaala etab.- ; eta Andoain badirudi nahikoa herri fantasma geratzen ari dela, nortasunik gabea. Eta hor dabiltza biak buru-belarri nondik edo handik zeozer asmatu nahian, herri honi izaera bat eta ikur bat emango diona.

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñaki Zelaia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Garai batean industrigintzan
izan genduen indarra,
baina aspaldin dago goitikan
behera erori xamarra;
kanpora beira badu gutxinez
zerbait haundian beharra;
alkatea da gure herriak
daukan gauza on bakarra.

Zelaia:
Nere iritziz alkate honek
ez digu hitz egin jator;
herri honetan zerbait berria
egin behar da derrigor;
bera harrotu ta hor ari da
ta nola ez harritu inor,
alkate ona ta herri txarra,
zerbait gaizki badago hor!

Irazu:
Egia da bai baina halare
gure esku da geroa;
nunbaitetatik sustatu behar
Andoaingo jeneroa.
Sorozabal ta Mendiluze're
a ze bikote beroa!
Nun edo hemen sortuko degu
bersolari museoa.

Zelaia:
Bi bersolari horiek ere
famosoak dira guztiz,
herri honetan bertso saiotan
jardun dira mila aldiz;
nahiz txapelketan nahiz eta hemen
hoietaz egin hainbat hitz,
hoiek'e ezer asko ez ziran
Hernaningatik ez balitz!

Irazu:
Hala laguna holakorikan
hemen ezin da espero;
etorkizuna piztu ezean
hilko ginateke gero!
Joseba Arregi eta Egibar
dira bertako bezero,
ederki asko luzi gentzake
estatuak egin ezkero.

Zelaia:
Bi politiko agertzen dira
hizketan oso nabarmen;
herri guztiak primeran daki
zein partidotako diren,
baina nere ustez lana ere pixkat
egin beharra dago hemen;
utz dezaiegun zerbait egiten
estatua egin baino lehen.