Bertsos - View details   To know more about this section

1998-06-24 Andoain [Bertsoa] / Jon Sarasua, Pablo Suberbiola

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1998-06-24 Andoain
Conductor
Lujanbio, Maialen
Bertsolaris / Authors
Sarasua, Jon
Suberbiola, Pablo
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Pablo aurtengo udan Maroko aldetik hona etorri da eta bizimodua atera nahian hor dabil kajatxoa lepotik zintzilik duela trasteak saltzen. Gaur ez du arrakasta handirik izan egunean zehar, baina Jon ikusi du kalean eta zuzenean beregana joan da azken ahalegina egitera. Jonek nahiko ondo hartu du eta ea zer negozio egiten duten.

Description

Melody
Elizan sartu ziradenian A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1998-06-24 Andoain [Bertsoa] / Jon Sarasua, Pablo Suberbiola

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Suberbiola:
Afrika aldetik etorri naiz ta
haizea dut gidaritzat;
azken bezero zu zaitut eta
arren, har nazazu aintzat!
Hemen produktu dexente dauzkat
erostekotan zuretzat,
itxuragatik ez baldin bada
kupidagatikan behintzat!

J.Sarasua:
Ez zaidazula neri eskatu
kupidaren leziua!
Urrunetikan etorri zera
ta saltzeko desiua;
egia esan nahiko ona da
zure gauzen preziua,
baina neretzat politena da
zure konbersaziua.

Suberbiola:
Mundu honetan ia guztia
eiten omen da diru truk,
elkarrizketa eskatu eta
harritu egin nauzu zuk;
nahi badezu nik bi orduz hemen
lasai edukiko zaitut
eta gainera produktu hori
debalde emango dizut.

J.Sarasua:
Konbersazio ugari behintzat,
hauek dira komeriak!
Egia esan produktu horiek
danak ez dira zuriak;
hizketan gabiltz ta geneuzkake
guk etorkizun hobiak,
zuk aina euskera jakingo balu
andoaindarren erdiak!

Suberbiola:
Oso gutxitan egon naiz hemen
horren aldarte onean
eta gaurkoan ni suertatu naiz
Andoaineko parean;
nik bai euskera ikasi behar
ta habaila earrean,
goseak eta behar larriak
estututa naukanean!

J.Sarasua:
Hitz batzuk behintzat eiten dituzu
zuk salmenta bakoitzeko,
urrunekoa izanagatik
neretzat erdi etxeko;
leziotxo bat badute noski
zuregandik ikasteko:
hemen gehienek ez dute ikasten
ez saltzeko, ez erosteko.

Suberbiola:
Lasai antzean bizi da beraz
hemen erdaldun gizona;
ezagutu det Euskal Herrian
Gipuzku aldeko zona;
ikasten azkar ipini ohi da
behar larrian dagona,
lehenengo egunen ikasi nitun
"merke-merke, ona-ona".

J.Sarasua:
"Merke-merkea eta on-ona"
zuk berriketa daukazu;
egia esan poz pixkat behintzat
zuk orain eman didazu.
Nolanahi ere esku hutsean
nolatan joango zera zu?
Bertsota beandu nijoa eta
erlojutxo bat ekatzu.