Bertsos - View details   To know more about this section

1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-12-12 Zumarraga Jaialdia
Conductor
Iriondo, Asier
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu eta Peña elkarrekin asko ibiliak zarete-eta kontatu Peñarekin igaro duzun momenturik onena eta txarrena.
Gaiari oharrak
Peña kartzelara bidali zuen gaijartzaileak, gero berari lan bera eginarazteko.

Description

Melody
Baserrian jaio nintzan
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-12-12 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Momentu bat politikan
ez ote dezaket kanta?
Oroitzapenak buruan
hemen dabilzkit pilaka:
behin Peña gendun txapeldun
ni bigarrengo lagata,
gizona oholtza gainean
han geratu zen pasata,
beretzat oso momentu
polita eta xarmanta,
neronek'e hartu nuen
barrenean poz galanta,
bostekoa eman nion,
besterik ez gendun falta!
Mirariak bizitzan behin
soilik gertatzen dira-ta.

Urrezko solteroa da
Peña bere esanean,
espabilatu behar zun
hori ala izanean!
Ez da bate nabarmentzen
amodio oihanean
ta ez da espabilatu
denboraren joanean.
Ni ligatzen hasi eta
Peñazo aldamenean,
ez du ezer egin eta
eskopetaren planean,
Egaña aurkitu ohi da
zorion-zorionean,
nekatu eta etxera
alde egiten duenenean.