Bertsos - View details   To know more about this section

1997-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-06-27 Zarautz Jaialdia
Conductor
Egaña, Andoni
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Preso egon zara hainbeste urtean eta gaur aterako zara kalera. Ziegako horman hiru bertso utzi dituzu idatzirik.

Description

Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehen eguna, lehen bertsoa
beraz idaztera guazen.
Deus ez det egin baina esposatu
ta hona sartu naute zuzen;
nere inozentzi ukaezina
nahiz ta oihukatu ozen,
orain burua ta barrua det
mila zalantzen almazen,
nik ez baitakit pareta arte
hontatik noiz joango naizen. (bis)

Zazpi urte t'erdi badaramazkit,
bigarren bertso bezala;
gorputza daukat igarturikan,
lurraren pare morala;
kanpokaldetik nahiz jaso dedan
animoa mundiala,
buru barnean etengabe det
eztenkada bat zitala:
beldur naiz nere etorkizuna
hemen bukatuko dala. (bis)

Gaur bezelako egun haundiak
ez dira izaten sarri,
albiste on bat jasoa baitet,
banoala iragarri.
Erropak jaso ta egin behar det
hemendik lehenbailehen korri,
ta hiru bertso peret batean
behin nituenak igorri,
nik espero det beste inortxok
ez ditzala irakurri. (bis)