Bertsos - View details   To know more about this section

1997-10-04 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-10-04 Iurreta Jaialdia
Conductor
Aldekoa-Otalora, Anttonmari
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Andoni ertzainak alkoholemi kontrol batean bere koinatua, Peña, gelditu du

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-10-04 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Kotxean etorri da
bere afanian,
holaxe portatzen da
gehien-gehienian.
Globoa jarri diot
bainengon lanian;
zu mozkortuta zaude
gaurko egunian,
nere arreba ere bai
ezkondu zanian. (bis)

Peñagarinako:
Orain sartu didazu
barrura puñala;
hemen gertatu zaigu
kaso mundiala!
Arreba aipatzen zun,
ote da normala?
Hau ezagutzen det nik
aibala, aibala!
Hark inoiz ez dit esan
ertzaina zinala. (bis)

Egaña:
Alkohol jario hasi
ta ez da atertu,
bitartean zai negon
ta guztiz aspertu;
globoa gorritu du
eta gero lehertu.
Ertzaina nintzenikan,
ez dizu agertu...
hark esango zun baina
ez zendun ulertu. (bis)

Peñagarikano:
Ez dakit badaukazun
nahikoa etekin;
konponduko al gera
biok elkarrekin?
Geratu nauzu eta
ezin det alde egin;
zer pentsatua badet
globo txar horrekin,
behar izaten ditut
zure arrebarekin. (bis)

Egaña:
Ez globoa eraman
nere arrebari,
gaur alferrikan dezu
hainbeste istori.
Multa ez det kenduko,
papeleta tori;
ertzain gisan badaukat
hainbat kategori!
Kuinadismoan ez naiz
oraindik erori. (bis)

Peñagarikano:
Kontrol baten aurrean
badauka itzala
eta gainera oso
jenio zitala.
Gu konpondu gaitezke
koinado, txokala!
Neri multa barkatu
nola edo hala,
ta inun ez det esango
ertzaina zerala. (bis)

Egaña:
Nere kuinadu honek
hainbat martingala,
ni ertzaina nauzu bai,
ertzain bat formala;
kopeteko izerdiz
lortzen dut jornala;
multa horren dirua
eman berehala!
Ta inun ez dut esango
mozkorra zerala. (bis)

Peñagarikano:
Ustegabean hemen
biok topo, hara!
Barnean sentitzen dut
halako ikara!
Hemen bada beroa
ta bada lamada,
eramango ote naute
komisariara?
Kontxo, grabatzen zegon
bideo kamara! (bis)