Bertsos - View details   To know more about this section

1997-05-25 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Iñaki Zelaia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-05-25 Anoeta Jaialdia
Conductor
Peñagarikano, Anjel Mari
Bertsolaris / Authors
Sorozabal, Jokin
Zelaia, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zelaia gaztetxoak, gaur egun tamalez gazte askok hitz egiten duen bezala, euskara kaskarra egiten du. Sorozabal, helduxeagoa da, hobeto hitz egiten du, eta akatsak zuzenduko dizkio.

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-05-25 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Iñaki Zelaia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zelaia:
Nik egin behar det akatsen bat
zuzenketa izan dedin,
nahiz ta ez egiten gaztetatikan
egin hamaika ahalegin!
Frontoi honetan sartu aurretik
gauza batek eman dit min:
kalean zehar ikusi dizut
ta ez dezu kasurik egin.

Sorozabal:
Nik uste nuen Iñaki zala
mutil jatorra ta fina.
"Ikusi dizut", zer ikusteko
ote zuen ahalegina?
Seguru asko beste norbaitek
uste du gauza berdina:
badet nik nori erakutsia
zuk ikusi dezun aina.

Zelaia:
Bertso saioa gaurko honetan
hemen ere nola doan,
ikusi eta behar bezela
ez gera sartu giroan.
Kantari hasi ta bukaera
orain ez daukat gogoan,
ridikuloa egin aurretik
baleike beherantza joan?

Sorozabal:
Aizu Iñaki, ez zaidazula
neri hemen jo adarrik;
"eta baleike hemendik joan?"
galdetzen dezu alferrik.
Buruzagia Peña da hemen
ta Peña bakar-bakarrik,
alde egiteko zuk ez daukazu
neri eskatu beharrik.

Zelaia:
Galdetu det ta Peña ez dago
juaten uzteko prestu,
tabladu baten jartzeak badu
guretzat hainbat arrisku.
Zerbait egin nahi ta frontoi hontan
gaude larri eta estu,
bertso kantatzeai uzti ta hobe
degu pelotan jolastu.

Sorozabal:
Pelotarekin gero agian
egin nahiko dezu tratu;
"jolastu" edo "jokatu" esan
agian ez da pekatu,
ta egoeraren araberan gaur
biak litezke hautatu,
Peñak jolastu egingo luke
eta Arretxek jokatu.

Zelaia:
Nola hitz egiten degun gaur egun
ikusi al du jendiak?
Gazte artean hizkuntzarekin
baditugu komeriak.
Akatsa egin ta zuzenduaz
ondo jardun gera biak,
hamar urteko eskolan aina
zurekin ikasi diat.

Sorozabal:
Lezio on bat badezu beraz
zure bizitza guziko,
hika ta zuka nahasten ordea
ez gera hemen hasiko.
Ta ez bazendu bi era horiek
erabiltzen ikasiko,
zure anaia eta amona
ez dituzu bereziko.