Bertsos - View details   To know more about this section

1997-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-01-01 Ordizia Jaialdia
Conductor
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Andonik, gaur, Maialenekin zita bat zeukan, zertarako ez dakingu baina. Kontua da bidean zetorrela istripua izan duela Andonik, ez oso larria baina autoa erabat hondatuta geratu zaio. Telefono movila hartu eta istripua izan duen lekutik beretik deitu dio. Horraino dena normala da, problema da Andoni hitz totela dela. Ez dakit nola konponduko diren; beharbada neskak lagundu beharko dio bertsoak osatzen.

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Ma-Ma-Maialen bila nentorren
gainera ma-maitasun gose,
ustekabean kotxe haundi bat
z-z-zeharkatu zait belaxe;
alfer-alferrik bozina jo det
pu-pu-pu-pu-puuu, luze,
orain motorra saltoka dabil
nagusia bezelaxe.

Lujanbio:
Itxura danez ez zera heltzen
puntual zita-lekura,
ta aitzakitzat motorra jarri,
hortan badet nahiko duda.
Ezaguna da telefonoa
ta movilen fama hura,
ez zaio merke atera bihar
telefonikan faktura.

Egaña:
I-i-ikaztegieta i-inguru hortan
nentorren ni bare-bare,
ta Alegian a-alegia
kotxe bat zen parez pare;
ne-nere bila e-etorri zaitez,
egin zaidazu mesede
zuk ez didazu ezer ulertzen
la-lau aldiz esanda ere.

Lujanbio:
Kotxia hor nunbait geatu zaio
bide baztarren batian,
ta bere bila joateko esanez
deitua dit bapatian;
esplikazio mila eman nahi,
dabil hau dardar batian,
Legorretaino ailatzen naiz
zuk bukatu bitartian.

Egaña:
Nenoni nago sano gaur baina
ko-kotxia daukat la-larrian,
ez dakit nola konpon gintezkeen
ho-horren momentu larrian.
E-egunsentian helduko da hau
ta ez ilunabarrian,
zu-zure zai nago Sa-Salbatoreko
ka-kapilaren aurrian.

Lujanbio:
Kapila baten aurrekaldean
egongo zera haseran,
hori esan nahi izan dezu zuk
nahiz nik gaizki ulertu dedan.
Honek seguru istripuakin
hitz eingo luke karreran,
sustuarekin joango balitz
zotina joaten den eran.

Egaña:
Aizu Maialen beste nexka bat
sartu da nere kolkoan,
horrexegatik ari nintzaizun
jolas moduko jokoan;
a zer nolako inuxentada
egin dizudan gaurkoan!
Totelak ere ez gera totel
kantuan hasitakoan.