Bertsos - View details   To know more about this section

1997-12-05 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-12-05 Deba Jaialdia
Conductor
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Sarasua, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Badira hogeita hamar urte, goputzez bahintzat, Ernesto Che Guevara hil zala, baina munduan lautik hiruk gosea pasatzen omen dute. Hogeita hamar urte igaro ondoren, oraindik ere Fidelek eta Chek badituzte elkarrizketak Kubaz eta munduaz. Maia izango da Fidel eta Sarasua Che.

Description

Melody
Uso zuri bat inguratu zait A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-12-05 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Jon Sarasua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Antillatako zeru gainean
hor dago zure itzala;
zure irudi emankor hori
nabari dezaket hala.
Oraindik ere ikusten zaitut
haundia eta zabala,
zure irudia haunditzen doa
denbora pasatu ahala.

J.Sarasua:
Nere irudia eramatea
ez da ez gero birtute!
Egia da bai nere irudiak
hartu mila entzute,
baina azpitik inperialistek
garaitu egin dizute;
nere irudia daramatenek
Coca-Cola edaten dute.

Maia:
Hogeita hamar bat urte badira
joan zinanetik igaro;
haundienaren aurrean beti
borrokan tinko, pikaro.
Horregaitikan zure ereduak
hortxe iraun du luzaro.
Nola adierazi zu zeu zerala
poster bat baino gehiago?

J.Sarasua:
Bene-benetan nik zer nahi nuen
ez ote dute ikusten?
Orduz geroztik gure mundua
beti ari da itsusten.
Yankiek ere kubatar horiei
ez dizuete ezer uzten,
hortz itsusiak dituzu baina
segi hortzak erakusten.

Maia:
Sufritzea da gu kubatarrei
tokatu zaigun patua;
zoritxarrean hain hurbil dago
yanki madarikatua!
Ta galdetzeko gogoa badut,
hauxen da nere hautua:
noiz arte izan behar du Kubak
marxista ta armatua?

J.Sarasua:
Marxista ta armatu izan
ta eutsi ahal dala behintzat!
Eta ez pentsa mundualdia
bukatu zela niretzat.
Chiapasko Marcos komandantean
nere arima hor daukat,
ta Euskal Herriko txokoan ere
badut arima puska bat.

Maia:
Zuk badakizu mundu guztia
nola dagon gure kontra,
beti jaurtikiz hainbeste irain
ta hainbeste arma mota!
Zuk badakizu kubatarrari
hori ez zaiola inporta;
nola uztartu litezke beraz
gosea eta borroka?

J.Sarasua:
Mundu erdia goseak dago,
hau panorama lizuna!
Ezin izan da garai haietan
biok amestu genduna.
Baina halare eutsi irlari,
egin zazu ahal dezuna!
Ta historiak kontatuko du
nun bizi zen duintasuna.

Maia:
Despedida bat egin nahi dizut,
ai, Che azkenengo bertsoan:
jakin ezazu gure herriak
tinko zaitula gogoan.
Barruan asko izanagaitik
asko zarete kanpoan;
segi aurrera eta eseri
berriz Karl Marx-en ondoan!