Bertsos - View details   To know more about this section

1997-12-05 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-12-05 Deba Jaialdia
Conductor
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Sarasua, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikote bat zarete. Ume bat ekarri nahi zenuten, Jon emaztea haurdun geratu da, eta lau hilabetera egin dioten frogan, barruan zazpi ume dituela azaldu da.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-12-05 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Sarasua

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Bat behar gendula ta
piloan etorri!
Aitak gaizki ez dio
iritziko horri.
Bedeinkatua ama
txit seinalagarri!
Sabelean dauzkazu
zazpi Euskal Herri. (bis)

J.Sarasua:
Ume bat izateko
gogoak irakain,
hamabi posturatan
ekin eta ekin!
Orain utzi nau zazpi
Euskal Herriekin,
ni konformatzen nintzan
Gipuzkoarekin. (bis)

Amuriza:
Hala nahi gendun eta
bestera da izan.
Aita oraintxe dago
izar baten gisan,
baina zeure kontuan
jabetu zaitezan,
Gipuzkoako hori
azkena izan zan. (bis)

J.Sarasua:
Larritzen hasia dut
tripa ingurua;
beatzi hilabetean
a zer apurua!
Ez dugu edukiko
parto segurua,
zazpiek badakarte
aitaren burua. (bis)

Amuriza:
Buru handiak hemen
gaiztoak ez gera;
nere pentsamentua
batetik bestera.
Zumarragara egin
behar dut ostera
amari laguntzeko
ahuntzak erostera. (bis)

J.Sarasua:
Oraingo hontan behintzat
ez du egin kale.
Etxean denok gera
oso bertsozale
ta egingo ditugu
hainbat saio ale,
zapirak bertsotan ta
aita gaijartzaile. (bis)

Amuriza:
Bertsotarako aitak
hartuko du kargu,
amak parto egokia
ai, lortutzen badu!
Manifestazioa
bidean diagua,
kale borroka ere
etxean seguru! (bis)