Bertsos - View details   To know more about this section

1997-05-03 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1997-05-03 Legazpi Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bidasoaldeko emakumeek egindako eskariaren aurrean, Irungo Udalak honako hau erabaki du gehiengoz azken osoko batzarrean: "Gizartearen iritzia aldatu edo erabaki judizial irmo bat izan arte, herritarren artean nagusi den borondatea errespetatu dadin, alardean parte ez hartzeko eskatzen diegu emakumeei". Hiri zer iruditzen zaik?

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1997-05-03 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iskanbila hau luzatzen doa
herri batentzat tamalez.
Joan dan urtean andrezko batzuk
ikusi ziren negarrez.
Nahiz ta arrazoi dena eduki
lortzea ez dute errez;
udalak ere erabakia
ez al du hartu aldrebes?
Herria denok osatzen degu,
alardea zergatik ez? (bis)

Ohitura zaharrak izaten dira
behar bada aldatzeko,
historian'e gertatua da
hamaika horren antzeko!
Txapel gorrian azpian hainbat
gizon kopeta beltzeko,
eskubiderik ez daukatenak
postura horretan jartzeko.
Eskubidea nornahik behar behar du
jaietan parte hartzeko. (bis)

Sentimentuak gorrotozkoak
dituzte beren kolkoan,
emakumeak, hala ere ez
etsi berehalakoan!
Laguntza faltik ez da izango
herrian edo kanpoan.
Arrazoitxo bat ez ote dago
saltsa guzian kakoan?
Gixon gehiegi dabil hortikan
gizonak diralakoan. (bis)