Bertsos - View details   To know more about this section

1996-02-03 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1996-02-03 Zestoa Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Xabier "Euzkitze"
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Pertsona beraren ahotsa, belarriak eta begiak zaituztegu? Zein zarete fidagarriena?

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1996-02-03 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze:
Finena zein ote den:
gauza nabarmena,
ta duda egiteak
ematen dit pena.
Gertatzen dena ikusiz
dago ikusmena,
eta guztia jasoz
berriz entzumena.
Nik esaten det hoiek
agintzen dutena.

J.Sarasua:
Pertsona onena ere
ahotik kakaztu;
behingoagatik ahoa
behar dugu ahaztu.
Belarria ezin da
horiekin nahastu;
inteligentzi aldetik
fallorikan eztu,
guztia entzun eta
erdia sinistu.

Egaña:
Nahiz entzuten aritu
denbora luzian,
edo mingainarekin
jardun jolasian.
Hemen begiak jarri
beharko pasian,
Santo Tomasek nahiko
eskarmentu zian,
ta hura ez huan fio
ikusi ezian.

Euzkitze:
Ikusmena gaur ere
erne agertu da,
baina horrekin badet
makina bat duda,
sarri egiten baitu
itsuen itxura;
bestiak entzuten du
nahi duen modura,
nik, berriz, esaten det
komeni dan hura.

J.Sarasua:
Biblia aldetikan
Egaña abitu,
Santo Tomas ez zaio
gaizki iruditu.
Hemen Santo Tomasek
fama onak ditu,
baina ezingo zuen
federik aurkitu
Jesukristoren hitzak
entzun ez balitu.

Egaña:
Hara pertsona batek
gaur zenbat kolore!
Batzuntzat urdin dana
besterentzat more.
Sarasua txikiak
belarriak lore,
Jesukriston izena
bota dek dotore,
Tomax ez huan fio
entzun da gero're.

Euzkitze:
Batek ikusten badu
hainbat abildade;
bestea entzumenez
dago nahiko grabe.
Hirurok'e paretsu
jarrita ez al gaude?
Elkarri sinisteko
konfiantzaik gabe,
kasikan mututzea
ez al nuke hobe?

J.Sarasua:
Hemen adostasunik
ez degu nabari;
gauza onik ez diot
opa begiari.
Euzkitzek mututzea
nahi dula dirudi;
hobe det ez bidali
neure buruari
horrek esaten duen
gezur pila hori.

Egaña:
Sarasuak egin du
bere propaganda;
orain iritsi zaie
bi begiei txanda:
Euzkitze faltsua da
egia esanda,
neskatxa bat parean
ipintzean, danba!
"Polita zera" dio
zatarra izanda.

Euzkitze:
Ahotsaren akatsa
zaigu nabarmendu,
eta horren arrazoi
hau ezin mantendu.
Beste denei nahi die
meritua kendu;
bera nolakoa dan
jakingo bagendu!
Zatarra dena ere
polit ikusten du.

J.Sarasua:
Politika mundua
nork ez du ikusi?
Batzuek hor dabiltza
borrokan itsusi;
beste batzuk erdian
korbata ta guzi;
guztiek arrazoia,
oihu ta garraisi,
baina inortxok ez du
entzuten ikasi.

Egaña:
Erremate gisara
nik neuk botako det,
burrukan bukatzea
ez baitzaigu laket.
Hemen abildaderik
gehientsuna hik dek;
Laxaro, gu hiruron
tokia har dezakek,
denetik behar baitu
gaijartzaile batek.