Bertsos - View details   To know more about this section

1996-03-30 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1996-03-30 Hernani Jaialdia
Conductor
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Sorozabal, Jokin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hitzetik Hortzeraren gorabehera horretan zer gertatu da berriro haustura izateko?

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entities
Euskal Telebista (ETB)
Hitzetik Hortzera

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1996-03-30 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Lehengo programa galdu zenetik
ia badira bi urte;
telebistara itzuli nahian
apustua egin fuerte.
Negoziaketan azaldu arren
hainbat dohai ta birtute,
zirrikitu bat utzi orduko
ziria sartu digute. (bis)

Sorozabal:
Edozeinentzat telebistatik
aterata askoz hobe;
hor aterata nor ez da egiten
indar haundiaren jabe?
Baina eman degun erantzunakin
orain oso lasai gaude;
guk telebista nahi degu baina
mandoadistantziarik gabe. (bis)

Egaña:
Alde hortatik, beti bezela,
arrazoia dezu Jokin;
bidea ona genuela-ta
negoziaketari ekin.
ETBtikan esan digute
"hola kantatu, hau egin".
Bertsolaritza ez da uztartzen
menpekotasunarekin. (bis)

Sorozabal:
Hala ta guztiz ez gera izango
gaizki gabiltzan bakarrak;
euskalgintzako mundu honetan
ez daude eredu txarrak.
Saiatu asko saiatu gera,
ez dira iritsi indarrak.
. Gu bertsolari oso onak gera
baina negoziante txarrak. (bis)

Egaña:
Bertsolaritza degu buruan
berdin egun ta berdin gau;
Miramonako aldapatxoa
ez da pentsatu bezin lau.
Guk borondatez jokatu eta
moztu egin digute, rau!
Halare lasai aurkitzen gera,
luzea da apustu hau. (bis)

Sorozabal:
Honetan ere umore pixkat
izan leike egokia;
ez da komeni beti negarra
ta intziri egitia.
Oain Goenkalen Xebastianek
du epailean tokia;
hobe genduke bere eskutan
balego erabakia. (bis)