Bertsos - View details   To know more about this section

1996-04-20 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1996-04-20 Itsasondo Jaialdia
Conductor
Mendizabal, Mikel
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hitz bat emango dizuet bioi. Hi Andoni hitz horren alde ona bilatzen saiatu hadi eta hi Aitor alde txarra edo negatiboa. Hitza: Europa
Gaiari oharrak
Lau hitz desberdin eman zitzaizkien.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1996-04-20 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Europa hitza gaur egunean
entzuten da merke-merke;
Europa berri bat osatzeko
zenbaitek hamaika neke!
Gune natural hori degu-ta
hor ari dira jo ta ke;
herri txikien batasunaren
oinarri izan liteke. (bis)

Mendiluze:
Europa eta batasun hori
polita zena lehenago,
batetik edo bestetik orain
aldatu egin da zeharo.
Meloi batzuen antza hartu du
geroz ta nabarmenago:
itxura dauka bikaina baina
barrendik ustela dago. (bis)