Bertsos - View details   To know more about this section

1996-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1996-09-06 Alkiza Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aita Joxe oporretan dela seme Aitorrek kaleko zakur burugaldu bat ekarri du etxera. Aitak ez du txakurrik etxean nahi.

Description

Melody
Elizan sartu ziradenian A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1996-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Agirre:
Aita-semeak nahiz ta sarritan
pozik bildu elkarrena,
pentsatzen nuan ondoren txar bat
etxean bazetorrena:
Zakur itsusi belar haundi bat
hanka batetik errena;
lehengo txakurra nahiko ez zala
ekarri dit bigarrena.

Mendiluze:
Baina ez diot kaletik joanda
neronek lepotik heldu;
banijuala inguratu zait
ta ezin nuen bialdu.
Horregatikan biak batera
etxera gera azaldu,
eta ikasten saiatuz gero
kalterik egingo al du?

J.Agirre:
Seguru asko edukiko du
ikasitzean beharra;
begiratuta ez diot hartzen
behintzat itxura edarra.
Arrazoiakin kejaturikan
ez al dago aita zaharra?
Orain bi txakur mantendutzeko,
lehenago neukan bakarra.

Mendiluze:
Orain artean bakarra zegon
ta zu haren nagusia;
nik hau neretzat hartu nahi nuke
nahiko lagun berezia.
Hau izango da lagun leiala
mutua ta itsusia,
ta esango diot zuri kontatu
ezin dizudan guzia.

J.Agirre:
Beraz, hizketan hasi beharra
daukazu kontrabanduan;
zure aita zaharra ez da konforme
orain jo dezun banduan.
Zakur zahar hori ez det atsegin
nik sukaldean onduan;
nahiago nuen neska gazte bat
ekarri baldin bazenduan.

Mendiluze:
Neska gaztea ekarriko det
garaia heltzen denean,
zuk ondo hezi nauzunez gero
zurekin nengoenean.
Bainan zakurra beti dabilkit
nik nere aldamenean
ta zure ordez zaindu nazake
kanpora nijoanean.

J.Agirre:
Seme maitea, zure ustea
ez zait gustatzen batere;
zakurrak egin leike kalte ta
egin litake mesede.
Baina kanpora juandakoan
zakurran premiz bazaude,
semea hazten jardun degunak
leku ederrean gaude.

Mendiluze:
Erakutsiak ez dit egingo
honta ezkero hainbat gaitz,
baina holako lagun zintzorik
ezin leike topatu maiz.
Horregatikan aita maitea,
abisatzen dizut garaiz:
bera bidali behar badezu
ni berarekin joango naiz.