Bertsos - View details   To know more about this section

2011-02-26 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolamintza (5. 2011)
Performance
2011-02-26 Sara Lagun-artekoa
Conductor
Egaña, Andoni
Vazquez, Amaia
Gai-emailea
Egaña, Andoni
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Aspalditxoan egin ez zenuena egin duzu gaur: kanposantura, hilerrira bisita. Bueltakoan, bertsoak ia berez sortu zaizkizu.

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-02-26 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amona dago kanposantuan
aspaldi bertan etzana
harrien pean gure arbasoak
eta gure iragana.
Buelta koxkor bat ta etorri zait
han pentsamentu andana
irten burua jiratu eta
ze esaldi zegoana:
"Zugatik laixter esango dute
gaur gutaz esaten dana". (bis)

Arduraz eta kezkaz egin det
azkeneko begirada
karratua ta marmolezkoa
han dago izen ilada
luzaro bizi nahi zuten batzuk
lurpean hor daude jada
berdin gazteak berdin umeak
eta berdin zaharrak hara!
Biharrik igual ez da helduko
gaur bizi egin behar da. (bis)

Nik ez nuke nahi betiko egon
harrizko lau hormen erdin
nik ez nuke nahi nere lagunek
hemen hartu dezaten min.
Egunen baten hilko banitza
hilko bainaiz denen berdin
ahaztu kutxak ta ahaztu eskelak
nahiz triste izan nahiz samin
bota airera nolabait ere
bizirik geratu nadin. (bis)