Bertsos - View details   To know more about this section

2011-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolamintza (5. 2011)
Performance
2011-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia
Conductor
Aizpuru, Egoitz
Egaña, Andoni
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Lazkano, Imanol
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hemen, Imanol, urte askoan enpresari izana; hemen, Beñat, gazte aurrerakoi eta iraultzailea. Imanolek dauzka esku latzagoak.
Gaiari oharrak
Andoni Egañak bien eskuei begiratu zien.

Description

Melody
Hasiko al naiz hasiko al naiz
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Imanol Lazkano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi:
Biok ondoan ipini gera
konparatu asmoz alai
ni sentitzen naiz gure munduai
iraultza ekartzeko gai
zu enpresari izan zintugun
ta ni soldata baten zai
nik eskuetan markarik ez det
baina poltsikoetan bai.

I. Lazkano:
Gaurko gazteak harrotzen dira
ia neurri gehiegian
bizitza errex daukatelako
izan zitekeen agian
eta nik berriz lana egin det
bizitzan nere nagian
nik eskuetan dauzkat kailoak
eta honek arpegian!

B. Gaztelumendi:
Azala latza det txikitatik
eta ez naiz errex mintzen
garai batean jaio banintz ni
halakoa izango nintzen.
Entzun dedanez zu eraikuntzan
edo omen zinen ibiltzen
baino lagundu ote dezu ba
mundu hobe bat eraikitzen?

I. Lazkano:
Nere gisara pasatu balu
gazte denboran gosea!
Honek izan du sabela bete
eta nik berriz haizea.
Horregatikan degu gaur egun
holako jende klasea
nabaria da hau ere ez dala
larre motxetik pasea!

B. Gaztelumendi:
Gure aurrean daukagu orain
mundu multikulturala
krisiarekin ere diote
guztia behera doala.
Aipatzen dezu gazte garaian
gosez egona zerala
baina benetan uste al dezu
gaurko hau hobea dala?

I. Lazkano:
Gauzak okertu dirala oso
daukagu nahiko nabari
ez dira gauzak zuzenegi egin
nahiz eta lanean ari.
Dirua batzuk pilatu arren
gosea dago ugari.
Bide horretan nere ustetan
denok gera pekatari.

B. Gaztelumendi:
Egia da bai tokatu zaigu
pekatari izatea
amorrazioz egiten degu
ingurura atakea.
Bion artean urteak daude
nere Imanol maitea!
Hobe elkarren kontra joan ordez
elkarrekin joatea.

I. Lazkano:
Etorkizunai begiratuta
bidea hori da noski!
Bere gaztean mutiko honek
gauzak dotore dakizki.
Esango nuke gure bidetik
ia egin degu aski
borondaterik onenez baina
gauza asko egin degu gaizki.