Bertsos - View details   To know more about this section

2011-06-12 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-06-12 Ereñotzu Jaialdia
Conductor
Zerain, Aritz
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biak herri bereko bi alkate izango zarete. Maialenek atzo utzi egin zuen alkate kargua, eta Unaik hartu.

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-06-12 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Siglak ditugu diferenteak
ez gera elkarren antzeko
arrotz zintuen Udaletxeak
gaurtik aurrera etxeko
eta aginte makila tori
arkakusoak kentzeko
nahiz emateko baino gehiago
izango dezun hartzeko.

U. Iturriaga:
Orain artean alkate gisa
hemen zara nabarmendu
uste zenuen behar zendula
eternitatez mantendu.
Odon gaixoa arkakusorik
ja ezingo duzu kendu
orain ikusi behar duzu zuk
kanpoan hotz egiten du!

M. Lujanbio:
Nik onartzen det zure alderdiak
orain hartu dun tipoa
nik onartzen det koalizio bat
horrela alde bikoa
nik onartzen det herritar askok
izan zaitu begikoa
baina Odonek galtzea hori ez
ez da demokratikoa.

U. Iturriaga:
Demokraziak horixe dauka
eguneroko praktika
eta ez zaizu ongi iruditzen
ni alkate ikusita
ez ote naiz ba alkate egin
bozketa baten hasita?
Demokratikoa ez da silloi bat
ipurdira itsatsita.

M. Lujanbio:
Donosti marco incomparable
egin det dudarik gabe
zuk eiten dezu barrikoteen
ta lehengo gurdien alde.
Udaletxetik egin behar det
jendeak nahi ez ta alde
Igeldo eta Ereñotzu ta hoik
oso pozik omen daude.

U. Iturriaga:
Orain ebatzi beharko dugu
herria edo auzoa
baina jendean borondatea
oinarri duen osoa.
Nahiz ta nik euki alkate izena
eta makila jasoa
toki berean egongo dira
zerua ta itsasoa.

M. Lujanbio:
Folklorearen gorakada ta
modernitate galera
pentsa kargua hartu dunean
kantatu du habanera!
Habanera bat bastante txarra
gaizki kantauta gainera
donostiarrei ze datorkien
hortik kontuak atera!

U. Iturriaga:
Egia da bai ez nintzen jardun
ez oso tonu alaian
do maior edo menorra hartu
hor egon nintzen ezbaian
baina ez ukatu aritu nintzen
behar zan moduan gaian
zuk hogei urte pasau dituzu
euskara ikasi nahian.