Bertsos - View details   To know more about this section

2011-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-08-07 Aia Jaialdia
Conductor
Egaña, Andoni
Bertsolaris / Authors
Paya, Xabi
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Xabi Euskal Herrian dabil. Etorri zen Ingalaterratik eta hilabete badarama Euskal Herrian; eta txundituta dago Euskal Herriaz, euskaldunak ikusita, euskaldunak ezagututa. Eta udazkenean, Birmingham-era itzultzen denean, hango unibertsitatera euskaldun-euskaldun bat eraman nahi du, frogak egiteko. Nor topatuko-eta Iker iruditu zaio euskaldun-euskaldun prototipoa, Birmingham-era eramateko. Ez dakit konbentzituko duen.
Gaiari oharrak
Ingelesen hizkera imitatuz kantatu zuen Xabi Payak.

Description

Melody
Nere senarrarekin I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya, Iker Zubeldia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Paya:
Ene bada ze sudur
bai eta ze buru!
Hau euskalduna dugu
seguru-seguru!
Unibertsitatean
zure zai gaude gu
lasai! Ehiza egiten
utziko dizugu. (bis)

I. Zubeldia:
Hau da bitxo raroa
a ze panoramak!
Ez dakit ba aldatu
lezakeen Zegamak
txiklea ahuan dula
entenditzen lanak.
Hola hitz eite al du
Inglaterra danak? (bis)

X. Paya:
Lehenbizi galdeketa
luzatu beharko:
zure izena zein den
esadazu alto
ta “Iker” erantzun dit
bai perfekto bapo
elemento ederra
ikerketarako! (bis)

I. Zubeldia:
Entenditzen ai gea
nola edo hala
belarria egin zait
ba gauza normala
ikerketarako naiz
fitxaje formala
baina esan zaidazu
zenbat da jornala? (bis)

X. Paya:
Jornala aipatu du
alto! alto! alto!
Oraindik galdeketa
osatu beharko
jakiteko zu zaren
deabru edo santo
ba al dakizu esaten
noiz den San Donato? (bis)

I. Zubeldia:
Gizon honekin dauzkat
komeria latzak!
Pikutara joan dira
nere esperantzak
baina argitu dira
lehen nitun zalantzak
hizketan badakila
Mister Bean-en hartzak. (bis)

X. Paya:
Bueno ulertzen hasi naiz
ta ez dago gaizki
Mister Bean deitu dit ta
atera garesti
bai etorriko zara
Birmingham-a noski.
Museoan jarriko dut
bitrina ta guzti. (bis)

I. Zubeldia:
Tratuk ez dira joan
nahi bezin txukinak (1)
haruntza ezin joan
hau zer dan dakinak.
Hemen gelditu nahi dut
maitez ikurrinak
bitarten Ixabeli
eman eskuminak. (bis)

(1) Txukina= Txukuna.