Bertsos - View details   To know more about this section

2011-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-08-15 Zizurkil Jaialdia
Conductor
Alkorta, Igotz
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Arzallus, Amets
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Amaia, bada hilabete Ametsekin irteten hasi zinela. Ametsen etxera joaten zarenean, zein mutil txukuna den harrituta gelditzen zara. Gaur, ustekabean, joan zara bisita egitera, eta bere ama topatu duzu mopa hartuta. Astean hirutan garbitzera joaten zaiola esan dizu. Amets egongelan aurkitu duzu.

Description

Melody
Eguna pasa nekean eta
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre:
Amets erabat miresten nuen
eta hau diot benetan
a ze nolako txukundadea
ia arlo guztietan!
Ustekabean egin bisita
ta ama hemen zaude bertan
nere etxetik pasa zaitezke
beste hiru egunetan. (bis)

A. Arzallus:
Harriturikan ikusi duzu
ama aurrera-atzera
nik uste nuen kolpetik poztu
behar zendula gainera.
Bikote baten bizi orekan
jakin behar zenuke zera:
bikotea bezin inportantea
dela amaginarreba. (bis)

A. Agirre:
Eta gainera bera erronkan
kontuak zeinek kalkula?
Sofatik ere ez da mugitu
total zertan disimula!
Baina ez zaitez izan hain harro
lotsagabe ta ahula
behintzat esaidazu maindireak
zuk aldatzen dituzula. (bis)

A. Arzallus:
Ez dakit baden maindire aldatzen
dabilen arzallustarrik
nahiz ta lanari ez diodan nik
sekula eman bizkarrik
amak aldatzen baldin baditu
ez da aldatu beharrik.
Ez Amaia nik aldatzen ditut
gantzontziloak bakarrik. (bis)

A. Agirre:
Eta gainera horiek ere
igual atzekoz aurrera
baina hobe det hori ez pentsatu
eta jarraitu ertzera.
Berriz begira ta berriz geldi
zoaz sukalde aldera.
Oain ulertzen det zeatik gabiltzan
jatetxetik jatetxera. (bis)

A. Arzallus:
Ba bai guztia ulertu dezu
kostata eta xuabe.
Hala ta guztiz kontsejutxo bat
zuri badaezpada're:
ama egiteko norbere etxeko
garbitasunaren jabe
lau urte t'erdi pasa behar dira
etxerik garbitu gabe. (bis)

A. Agirre:
Hasieran zan dena ederra
guztia zan paradisu
ojala zure amak noizbait'e
egin balit nei abisu!
Hain zinan mutil perfektua ta
ezekin ez nengon izu
Zizurkilako bertsuak ere
amak egin al dizkizu? (bis)

A. Arzallus:
Ai Amaia! Zuk sekretu denak
lehendik jakin bazenitu
igual nerekin ez zeneukake
maitemin ta apetitu.
Zizurkilako bertso guztiak
nahi badezu entenditu
nik uste nuen bazenekila
hoiek aitak eiten ditu. (bis)