Bertsos - View details   To know more about this section

2011-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-12-23 Galdakao Jaialdia
Conductor
Ibarra, Iratxe
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Lehen zure moduko asko ikusten ziren, baina gero eta gutxiago gelditzen zarete. Zu zara herriko plazan, han bakar-bakarrik tente dagoen telefono kabina zaharra. Orain dela berrogei urte-edo ipinia. Lehen jende asko ibiltzen zen; orain, gero eta gutxiago, eta gero eta gutxiago ikusten dira beste herrietan ere.

Description

Melody
Mundu honetan holako gauzak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jarri ninduen egun horretan
itxi egin ziren tabernak
zinta moztera etorri ziren
alkatea eta denak.
Orain ostera hor plazan nago
erdi apurtuta barrenak
erabilpenak izango dodaz
hirurenak zein laurenak
gehiago dira zapatu gabaz
txixa eitera datozenak.

Badakizue zer gertatu dan
nik garrantzia galtzeko
orain mobilak dira norberan
poltsikoko ta etxeko.
Etorkin batzuk hurbiltzen jataz
eta horrekin ederto
bestela ezin dot esan nauenik
ni erabiltzailez lepo
infidel paranoikoren batzuk
amanteari deitzeko.

Nik gaur egungo teknologiai
ez deutsot desio txarrik
iruditzen jat badabilela
makinatxo bat alperrik.
Leku danetan ez da faltako
“Piripiri”rik, dardarrik
ta hi hemen nago bateria barik
egun osoan itxarrik
komunikatu daiten jentea
behar dauenean bakarrik.