Bertsos - View details   To know more about this section

2011-11-12 Usurbil Sariketa [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Maialen Velarde

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Udarregi Sariketa (1. 2011. Usurbil)
Performance
2011-11-12 Usurbil Sariketa
Conductor
Arabaolaza, Imanol "Txatxari"
Bertsolaris / Authors
Etxeberria, Patxi
Velarde, Maialen
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aitona-bilobak zarete. Aitonak bikotekide berria bota duela eta, sexuaren inguruko dudak ditu, eta biloba Maialenengana joan da.

Description

Melody
Praixku Galtzazarreta A
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-11-12 Usurbil Sariketa [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Maialen Velarde

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


P. Etxeberria:
Aitona hemen dator
estu eta larri
neronen gogoz ez naiz
honera etorri.
Hara nere biloba
maite polit horri
eman behar dirazu
sexoaren berri.

M. Velarde:
Aitona etorri zara
nigana adorez
bizkar zabalik baina
masailak kolorez
zuk galdera bat egin
ta nik horren ordez
nik erabakiko det
erantzun edo ez.

P. Etxeberria:
Bikote berriya det
oso dotoria
ikusiko bazendu
nolako loria!
Ilea rubia du
soineko moria
baina sexoan batere
ikasi gabia.

M. Velarde:
Ezer ez dakiela
zabiltza komerin
enamoratu zinen
Lasarteko perin.
Esplikatuko nizun
baina berdin-berdin
zure bizkarrarekin
hori ezin da egin.

P. Etxeberria:
Berak galdetu ziran
nei lehendabiziko
"Tontokerik egiten
ez zera hasiko?".
Maitea ez al det nik
zerbait mereziko?
Zuk erakutsi ezen
ez det ikasiko.

M. Velarde:
Ta esperimentutan
ez zara ausartzen
hain gauza zaila ez da
atera ta sartzen!
Aspalditik zabiltza
bertsoak kantatzen
ta ederki dakizu
zuk inprobisatzen.