Bertsos - View details   To know more about this section

2012-07-11 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-07-11 Getxo Jaialdia
Conductor
Castro, Aitzol De
Bertsolaris / Authors
Paia, Fredi
Paya, Xabi
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aldizkari zientifiko batean aurkitutako iruzkina irakurriko dizuet: “Orain arte egindako azterketen arabera, gurasoek semeetariko baten alde duten kutunkeriak edo faboritismoak eragin negatiboa du seme-alaben buruaren osasunean, eta jarrera arazoak sorrarazten ditu haurren, nerabeen zein gazte-helduen artean. Baina, berriki, inguruko 275 familiari egindako inkesta batek eragin negatibo hori nagusi garenera arte luzatzen dela frogatu du”. Zuek anaiak zarete.

Description

Melody
Nere gogoa hegan dijoa
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-07-11 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia, Xabi Paya

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Paia

Gurasoek berdin maite gintuzten
Xabier ezin da ukatu
biok arropa berdina jantzi
ta jan berdina preparatu.
Behin armairuan hiru-lau orduz
bakarrik zintudan sartu
seguru barkatu didazula
ta are gehiago ahaztu.

X. Paya

Tira orduan zure kontura
joan nintzen hara barnera
baina nik argi daukat guztia
zientifikoki gainera:
ni berez asko maite ninduten
ta zu anaia ostera
Alfredo Eusebio deitu zizuten
kontuak hortik atera!

F. Paia

Xabier Fidel izena duzu
izen progresiboa zuk
baina askozaz euskaldun izen
hobeak ezagutu ditut.
Egun batean agertu zinen
poztasun haundiaren truk
jakizu jaio zinen eguna
aspaldi barkatu dizut.

X. Paya

Ai urriaren hogeita laua
zeinen data nabarmena!
Gure amarentzat egun handia
eta zuretzat problema.
Jadanik ahaztu al zaizu Fredi
amak beti dioena?
Beti esaten du objektiboki
ni naizela hoberena.

F. Paia

Hortan arrazoi duzu Xabier
badut horrenbeste zentzun
zu doktoraua maisu handia
ni titiritero lizun
Birmingham-en be lanpostu on bat
aspaldi aurkitu zendun
eta ia hurrengo lanpostu hori
Groenlandian aurkitzen duzun!

X. Paya

Tira azkenean betiko anaia
orain hasi da kantari
“Bai maite zaitut bai maite zaitut
baina joan urruti Xabi!”.
Horrexegatik beti zuretzat
zenbat gauza ta opari
maitasun gehien ematen zaio
gehien behar duenari.

F. Paia

Nik maitasuna asko behar dut
sinonimo bat ugari
gauez amatxu muxu ematera
Fredi mutil gaixoari.
Ondo banatu dituzte gauzak
bai gurasoek nabari
jateko gehien ematen zaio
gehien behar duenari.

X. Paya

Zure bizarra edo kopeta
nahiz izan litezkeen traba
nik irriparre bihurtu nahi dut
entzulearen algara.
Azken puntu hau kanta dezadan
Itsaso albora laga:
naturak eman didan lagunik
hoberena zu zeu zara.