Bertsos - View details   To know more about this section

2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-08-07 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Lizaso, Sebastian
Bertsolaris / Authors
Soto, Julio
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Probaleku hau ez da beti horrela beteta egoten. Aurreko batean, Ikerrek bere zaldiarekin apustua eginda duelako, etorri da zaldia probatzera, bere ustez bakarrik; eta hor agertu zaio Julio, animalien babeserako elkarteko kidea, txakur argal zorritsu bat sokatik duela.

Description

Melody
Nere senarrarekin I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia

Zaldia entrenatzen
nolako jarduna!
Kargu eske hasi zait
ondoko laguna
txakur plako horrekin
ez dator txukuna
baina ez dakit zein dan
bitan zorritsuna. (bis)

J. Soto

Zakurra utzi zazu
ta orain serio
zaldia hor ari da
“Io io io” *
ohartu naiz eztenaz
ze erremedio
pentsua baino gehio
erakusten dio. (bis)

I. Zubeldia

Nere zaldia dabil
munduan gustoa
“Io io” hasita
hau da disgustoa!
Ekologista hau da
zelebre askoa
bereizten ez dituna
zaldi ta astoa. (bis)

J. Soto

Astoak “Io io”
hori banekien
zaldiak “Io io”
bai esan dut lehen
ta hala egiten badu
eta proba hemen
hortik kontuak atera
ze zaldi mota den. (bis)

I. Zubeldia

Nere zaldi edar hau
asko da gizendu
pentsu asko jaten du
nahi det nabarmendu
aspiletik ez diot
mokadurik kendu
ta zure fiera horrek
ze kristo jaten du? (bis)

J. Soto

Ni oso azkarra naiz
ta umila tira
ta begira zakurra
begira-begira.
Etorri zaite Pintto
ez joan urrutira
ba honek ez du jaten
haizeaz bizi da. (bis)

I. Zubeldia

Neri kargu hartzeko
zeukan esperantza
honek zenbat dakien
badaukat zalantza.
Haizeaz bizi dala
gauza hortan datza
orain ere zakurrak
nagusian antza! (bis)

J. Soto

Zuk txakurraren antza
bazenu ojala!
Ez zinake izango
hain gizon petrala.
Ez dakit zer dakidan
zenion bezala
dakidana da multa
jarri dizudala. (bis)


* Onomatopeiak ahoskatzean, zaldiaren irrintzia eta astoaren arrantza imitatu zituen