Bertsos - View details   To know more about this section

2012-11-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Julio Soto

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-11-23 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Soto, Julio
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Entzungo zenuten, noski, Euskadi Irratiak 30 urte bete ditu gaur. Zuek biok jaio gabe zeundeten hura sortu zenean, eta ni oso txikia nintzen, baina badakigu une garrantzitsua izan zela oso. Azken urteotan, ordea, beste komunikabide batzuek askoz indar handiagoa hartu dute: Facebook, Twitter, Whatsapp... Zuk, Julio, aukera horiek guztiak izan arren, egunero entzuten duzu irratia. Beñatek ez du irratiaren beharrik sentitzen.

Description

Melody
Zazpi ahizparen gai den oihala
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Edukiari buruz

Entities
Euskadi Irratia

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-11-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Julio Soto

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto

Teknologiak aurrean eta
nola eman ezezkoak?
Facebook-en Tuentin eta Twitter-en
hizki urre-urrezkoak.
Nik irratia gabe izaten
ditut goiz ezinezkoak
uhin bidez ailegatzen zaizkit
albiste fresko-freskoak.

B. Gaztelumendi

Ai baina zeinen bitxiak diren
gure Euskal Herri honenak!
Nahiz orduroko etenalditan
azaldu gure problemak
nahiz ta Euskadi Irratikoak
diren albiste onenak
tamalez askoz gehiago dira
esaten ez dituztenak.

J. Soto

Esne pixka bat katiluan ta
irratitxoak hormetan
jarri gosaltzen eta burua
arazo azal-sakonetan.
Twitter-en tik-tak Facebook-en tik-tak
serio edo brometan
mundu honetan egonagatik
ez zaude mundu honetan.

B. Gaztelumendi

Eta zu berriz horren moderno
informatuta galako
mermeladakin tostada busti
kafesnea hartu bapo.
Nik Twitter-ekin pasatzen ditut
orduak ordea pranko
zure berriak zahartuta daude
entzuten dezunerako.

J. Soto

Ze inporta du berri zaharrak
edo berri berrienak?
Jarri pantailan tik-tak idazten
eta bi begi gardenak
txuri kolorez ta azkenean beltz
dira sare sozialenak
azkenerako bihurtzen dira
sare antisozialenak.

B. Gaztelumendi

Eta zuk berriz sozializatzen
zerala halaxe uste
baina tamalez irratigintzan
nahiko arazo badute
bekariok etorri ta joan
kontratu laburren truke
oraingo ahots igualak zeuden
orain hogeita hamar urte.

J. Soto

Lehen ahots berdinak zeudela
bale egia hori da
esperantza dut aldatzekoa
garai berrien harira.
Aukera badut baino ni ez naiz
sartzen Twitter-a Tuentira
nik harremanak egiten ditut
begietara begira.

B. Gaztelumendi

Zure bertsoa aditu eta
algaraz lehertu naiz kasik
partiduren bat baldin badago
egiten al dezu hitzik?
Berez Twitter-ek zein irratiak
ez dute sortzeko gaitzik
hemen problema ez baita tresna
nola erabiltzen den baizik.