Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-11-10 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Pasilloko edo korridoreko argia itzalita lokartzeak beldurra ematen dizu.

Description

Melody
Arratsalde on ta aupa zuek
Stanza name
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Stanza name:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Umezurztegi batean nengon
baina bost-sei urterako
ihes egitea pentsatu nuen
plana pentsatu beharko. (bis)
Leiho bakarrak ematen zuen
herriko trenbiderako
umea nintzen ta uste gabe
hara egin nuen salto
trenak ez zun egin alto
ta egun hartan ez nintzan zendu
patuak nahi ez zulako. (bis)

Zortzi urtekin egin ninduten
famili baten bezero
mutiko traste samar izaki
pasa det mila endredo. (bis)
Amaordekoai esaten diot
“Uztazu piztuta edo
nik lokartzean joango zera
itzalduko dezu gero”.
Ia bihurtzen naiz ero
trena gainera datorkidala
amesten baitet gauero. (bis)

Baina ez, ez zen tren azpi hartan
zabaldu nere odola
gainean txixa egin nuela
ez det ahaztuko inola. (bis)
Baina ametsak esnatu ohi nau
ni gauero hara nola:
izerdi batez dar-dar betean
negarrez ezin kontsola
baina lortzen det kontrola
ta egunero ospatu ohi det
bizi-bizirik nagola. (bis)