Bertsos - View details   To know more about this section

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Performance
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuen umea batere gustukoa ez duzuen bikote baten umearen oso lagun egin da. Zuk, Igor, uste duzu bikote horrenagana hurbiltzeko ahalegina egin beharko zenuketela. Beñatek ez du ezer jakin nahi.

Description

Melody
Dozena bat bertso berri A
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Neu ere ez nago seguru
ta zuk diozu “Tururu!”
baina zeozer aklaratzea
da nire helburu.
Txikitan pardel ta inguru
garbitu izan ditugu
geure umea da ta hau ere
egin beharko dugu. (bis)

B. Gaztelumendi:
Lehen horrenbeste iseka
hitza elkarri gordeta
haurrak ta gure artean bila
dezagun oreka
goza dezaten tarteka
egunak hala beteta
jolaserako gure beharrik
ez daukate eta. (bis)

I. Elortza:
Ez dituzula nahi hurre
nahiz ta haurra izan urre
parka ez zaitez hasieratik
zu horrela erre.
Jarriko naiz aurrez aurre
neuk egin hitzari arre
zu jarri zaitez aldamenean
ta egin irriparre. (bis)

B. Gaztelumendi:
Jolasa ez da itzela
aipatzen dezun bezela
haserre batzuk ahazterik guk
ez baitegu bela.
Beste umea horrela
irrifartsu dagoela
iruditzen zait bere aitaren
antzekoa dela. (bis)

I. Elortza:
Antza dauka duda barik
neronek ere zin dagit
baina txistua irentsi beharko
dugu zuk eta nik.
Zer zabiltz hoiek esanik
heldua zara jadanik
bizitza jolas bat dela uste
al zendun oraindik? (bis)

B. Gaztelumendi:
Badakit hala ez dela
gaizki gabiltza bestela
parkean hortxe bi baloi haurrak
ta erdian orbela.
Ez naiz joango horrela
eskatu dezun bezela
ta nahi badute haiek gugana
etor daitezela! (bis)