Bertsos - View details   To know more about this section

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (9. 2011)
Performance
2011-12-18 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Martin, Alaia
Sarriegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Seropositiboak zarete biok, eta bikotea osatzen duzue. Zuk, Aitor, ume bat izan nahi duzu. Alaiak ez du garbi ikusten.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi

Aukera da hartarako
ta gaixoak garelako
ez degu zertan dena ukatu
gure gerorako.
Ta esate baterako
haur bat nahi det guretzako
oraindik ere bizitza sortu
dezakegulako. (bis)

A. Martin

Bizitza bera da juez
ta kondena jarri du beltz
nire sabelak ume batekin
maiz egin du amets
ta kasualidade batez
kutsatzean gure kaltez
guk berdin-berdin maiteko dugu
baina jendeak ez. (bis)

A. Sarriegi

Begiratzea ezberdin
seinalatuz behatzekin
badakit zer den eta sortzen du
noski hainbeste min.
Baina ez hitz egin arin
hau zuzena izan dadin
jendeak ez du erabakiko
guk biok zer egin. (bis)

A. Martin

Nire printzipe urdina
Aitor zu zaitut jakina
elkarbanatzen baitugu poza
ta baita’re mina.
Jendea ahazteko grina
neretzako da ezina
zeren jendeak gaixotuko du
Hiesak adina. (bis)

A. Sarriegi

Baina mesedez begira
zazu pixkat urrutira
hamarkadetan joan atzera
ia larogeira
gure bizi maila tira
normalera iritsi da
ta haurra hazterako sendabideak
aurkituko dira. (bis)

A. Martin

Tristura nahi dut urrundu
eta beldurra lurrundu
umea izan behar genuke
ta elkar lagundu.
Hiru bihotz buruz buru
ipiniz gero seguru
Hiesari’re ihes egiten
asmatuko dugu. (bis)