Bertsos - View details   To know more about this section

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (9. 2011)
Performance
2011-12-18 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Sarriegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Surflariak zarete. Zazpi metro baino gehiagoko olatuak izango direla iragarri dute. Larrialdi egoera dela eta, itsasora ez irteteko aholkua eman eta eman ari dira. Itsasertzean zaudete surf taulak eskuan hartuta.

Description

Melody
Hirurogeita beatzi urte
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre

Euriya ari du eta zerua
erdi ilun erdi pintto
olatu hauek ez dira egoten
gaur dauden baino politto.
Nahiz ez joateko esaten duten
barrura nijoa kitto!
Uretan igual aterako naiz
baina lehorrean itto.

A. Sarriegi

Era hontako ekaitzaldirik
nahiz ta ez zuten espero
han eta hemen aipatzen dute
alerta gorria-edo
baina arriskua ere badago
uretan sartu ezkero.
Joan zaitez zu aurrena eta
nik probatuko det gero.

U. Agirre

Tabla honekin ibili nahi det
egundoko gutizian!
Momentu hauxe espero gendun
gure bizitza guztian.
Besoak gora altxako ditut
horko olatu luzian
gure bizitzak zentzurik ez du
arriskurikan ezian.

A. Sarriegi

Ez zazu uste zu hor ibili
behar dezunik gaur hegan.
Halere joan nahian bazaude
joan zaitez ba primeran!
Ta nik guztia grabatuko det
nere bideo kameran
gero Youtuben ipiniko det
zu nola itotzen zeran.

U. Agirre

Youtubekoa izango da bai
oso olatu mardula!
Bildurrez baino barrura noa
Aitor ez naiz horren ahula.
Ertetzen banaiz pentsa jendeak
ni goraipatuko naula
eta ertetzen ez baldin banaiz
zuretzako nere taula.

A. Sarriegi

Ez det pentsatzen nik zure taula
hona litekeenik heldu.
Nik abisua pasatu arren
zuk iritzia mantendu.
Hala're ume surflari askoren
gogo begitan gaude gu
gure ametsak betetzeaz gain
eredu izan behar degu.