Bertsos - View details   To know more about this section

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012)
Performance
2012-12-15 Bilbo Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Estiballes, Arkaitz
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hainbat urteren ostean seme-alaba denak batzea lortu duzu mahai bueltan.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hamasei heldu ta zazpi ume
bildu gara kriston tropa.
Ipini ditut esparraguak
eta hiru pate mota
zazpi zentollo ta bisigua.
Erruz gastatu dugu dirua
baina ez dio inporta.
Elkartu ditut eta esan diet
hoztu arren arrain sopa:
“Ekarri ardoa altzatu kopak
ta egin dezagun topa”
Hamabi urte pasa ta gero
nahiz ta e´nuen hauxe espero
gure semetxoa Gorka
berriz etxean dago ta.

Lepo gainean eta altzoan
dauka iloben tropela
baina hor dago ta horrek orain
ematen didan goibela.
Erreparatuz begiradari
triste dagoela diot nabari
gure artean ez dela.
Iruditzen zait oraindik ere
espetxean dagoela.
Urreratu naiz muxu bat eman
ta esan diot horrela
“Kanta ditzagun kanta kuttunak
gogoratzeko zure lagunak.
Zu etorri zaren bezela
Laster etor daitezela.”