Bertsos - View details   To know more about this section

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012)
Performance
2012-12-15 Bilbo Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Estiballes, Arkaitz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Kostu apaleko hegaldi baten zoazte. Bat-batean argia joan eta oxigeno maskarak irten dira. Hiruna bertso, zortziko txikian, Igor hasita.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Arkaitz Estiballes

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Bertsotarako deia
London Basque zentrotik.
Ordaindu behar zalako
geure poltsikotik
begiratu genduen
Ryan Air ta hortik.
Uste dot ordainduko
dogula gogotik.(bis)

A. Estiballes:
Londreserantza goaz
Elortza ta Esti
han ere egin nahian
kantu ta abesti.
Gure amamak esaten
zigun ezti ezti
beti irtetzen dela
merkea garesti.

I. Elortza:
Ustez ein behar gendun
dana gozo gozo
baina hauxe garesti
urtengo da oso.
Normalean zu zabiz
total patxadoso
baina oin ikusten zaittut
bixkat nerbioso.(bis)

A. Estiballes:
Esperientzi berri bat
da ta ze zirrara
baina ikusi al duzu
gure diputada?
Hegazkin hontan doa
bertatik bertara.
Sekula ez dut ikusi
hain akojonada. (bis)

I. Elortza:
Martxan egongo dira
hainbat rotatiba.
Biharko portadetan
notizia di-da:
maskarila ta guzti
goian hil ei dira
azken arnasa hartuz
lainoei begira. (bis)

A. Estiballes:
Maskarila ta guzti
gaude oso guapo
ta hori eztarritik
nenbilela txarto.
Ia hartu ahal dudan
oxigeno asko
hau ona izan behar da
ahotsarentzako. (bis)