Bertsos - View details   To know more about this section

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012)
Performance
2012-12-15 Bilbo Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Estiballes, Arkaitz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok aspaldi dibortziatu zineten eta ordutik hona ez zarete bat ere ondo konpontzen. Gaur alabaren ezkontzan elkartu zarete. Mesedez ondo portatzeko eskatu dizue alabak baina…

Description

Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Arkaitz Estiballes

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Estiballes:
Poztu dezagun alaba
egin barre ta algara.
Garai batean bezain bat noski
maite zaitut hara.
Eskuak hortik atara
Hauxe da hauxe putada!
Zurea al zen sentitu dudan
azken ostikada? (bis)

I. Elortza:
Ipini gara tratuan
gure leku hautatuan.
Disimuluan ein gura neban
modu behartuan.
Jo ostikada atuan
indarrez esfortzu altuan
baina ikusten dot ez dodala jo
nahi neban lekuan.(bis)

A. Estiballes:
Ostikada zen itzela
aitortzen dizut horrela.
Konturatu naiz lehen zinen sorgin
berdina zarela.
Jaso dut zure epela.
Ein ahalegina ahal dela
ez bukatzeko Donostiako
ezkontzan bezela. (bis)

I. Elortza:
Zuk gura dozu borroka
bota deustazu erronka.
Uste dot zaman trabatu behar
jatzula gaur sopa.
Barriz ostikada bota
oingoan diana jota.
Altzatu egizu txanpaina Arkaitz
egin daigun topa. (bis)

A. Estiballes:
Gure jarrera hain motzak
ia ematen dit lotsak.
Horrelakorik ez du merezi
alaban bihotzak.
Argazkilari zorrotzak
badatoz eta diotsat
gura Pantojak zion bezela
erakutsi hortzak. (bis)

I. Elortza:
Ezin genduen saihestu
jarri gaitu eskuz esku
eta guk ezin disimulatu
egon arren prestu.
Nahiz ta orain dagoen estu
sinestu ala ez sinestu
dibortziauko da bera be eta
eskertuko deusku. (bis)